Gasteiz uriburu magiko bihurtuko da XXXV. Nazinoarteko Magialdia tarteko
2023-07-19 08:53 KultureaIrailaren 11tik 17ra egingo da 34. Magialdia.
Arabako uriburuak Magia Jaialdiaren 35. edizinoa hartuko dau irailaren 11tik 17ra, Arabako Ilusionisten Alkarteak atonduta.
Aurtongo edizinoan, magia arloko 35 profesional baino gehiago alkartuko dira Gasteizen, izan be, Magialdia jaialdian parte hartzera beren-beregi etorri dira. Beraz, Arabako uriburuan baino ezingo da gozau jaialdiaz:
- Armando Lucero (Estadu Batuak).
- Soy Rada, Michel, Christian Miró, Iñaki Zabaletta, Hernan Macagno eta Ignacio López (Argentina).
- Aurelio Paviato, Giancarlo Scalia, Gianfranco Preverino eta Giovix (Italia).
- Young Min (Hego Korea).
- Adrien Quillien, Aegon (Frantzia).
- Ondrej Psenicka (Txekiar errepublika).
- Shimpei eta Jonio (Japonia)
- Gisell (Peru).
- Ben Daggers (Ingalaterra).
- Alain Simonov (Brasil).
- Karim, Woody Aragón, Gonzalo Albiñana, Luis Martínez, Juán Colás, Miguel Ángel Gea, Isaac Jurado, Jordi Camí, Joshua Kennet, Miguel Gómez, Asier Kidam, David Navares, Peio Rivas, Alexku eta Dala Illusions (Espainia).
Gainera, urtero lez, Espainiako eta beste hainbat herrialdetako 500 bazkide inguru batuko dira jaialdiaz gozetako. Profesionalen programea, Kongresu Jauregian egingo dabe.
Progamazinoari jagokenez, ekitaldi gehienak doban izango dira, aforoa bete arte. Jarduerak uriburuko hainbat lekutan izango dira: Ignacio Aldecoa liburutegian, kaleetan zehar, BIBAT museoan, Gasteizko katedralaren atarian eta erdigune historikoan, besteak beste.
Bestalde, profesionalentzat ekitaldi esklusiboak egongo dira: hitzaldiak, liburu aurkezpenak, Azoka Magikoa eta bisita kulturalak urira.
Magialdia, XXXV. Gasteizko Nazinoarteko Magia Jaialdiaren ganeko zehaztasun gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!