Bilbo kulturearen eta herri kirolen uriburu Aste Nagusian
2023-07-18 10:34 KultureaJantza, herri kirol, erraldoi eta buruhandi, bilbainada, bertsolari, traineru eta pelotaz gozetako aukerea izango da.
Bederatzi jaiegunetan, bilbotarrek eta uria bisitetan daben guztiek euskal jantza, herri kirol, erraldoi eta buruhandi, bilbainada, bertsolari, traineru eta pelotaz gozetako aukerea izango dabe egunero.
Abuztuaren 23tik (eguaztena) 26ra (zapatua), 12:00etan, herri-kirol modalidade guztiak Arriaga plazatik igaroko dira, harri-jasotea, txinga-erutea eta aizkolaritzea. Eta Emakumearen Eguna Herri Kiroletan abuztuaren 23an egingo da.
Euskal tradizinoak, ohiturak eta kulturea zabaltzearen alde jarrerearen barruan, Bilboko Udalak egitarau zabala atondu dau Euskal Folklore eta Herri Kirolen jarduerakaz. Holan, beste urte batez, Bilbo kultur eta kirol uriburu bihurtuko da abuztuaren 19tik, zapatua, 27ra, domekea. Holan aurkeztu dau Itziar Urtasun Jaietako Zinegotziak prensaurrekoan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko eta txistulariagaz batera.
Aurreko edizinoetan bezela, aurten be, Bilboko Alde Zaharra izango da festa eta tradizinoa buztartuko dituen mueta guztietako erakustaldi, alarde, kalejira eta jaien gune nagusia.
Egunerako kultur planak
Bilboko Aste Nagusiko beste protagonista batzuek hartuko dabe lekukoa, Erraldoiek eta Buruhandi bihurriek hain zuzen be. Personaiek, egunero, 11:00etatik aurrera, ibilbide ugari egingo ditue Pasoen Museotik abiauta. Ibilbidea ordu bikoa izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da Bilbao Aste Nagusia 2023 App ofizialaren bitartez.
Erraldoien egun handia abuztuaren 27an, domekea, izango da, 10:30ean, Euskadiko hainbat herritatik heldutako Erraldoien XXXI. Konzentrazinoagaz, Plaza Biribilean hasiko dira.
Datorren irailaren 10era arte, Bilboko Erraldoiak erakusketea zabalik egongo da martitzenetik domekara, 10:00etatik 14:00etara, Mariaren Bihotza plazako aztarnategian.
Herri kiroletako goizak
Goizetan, Herri Kirolen erakustaldien txandea izango da be. Abuztuaren 23tik (eguaztena) 26ra (zapatua), 12:00etan, Arriaga Plazan, herri-kirolen modalidade guztiak ikusteko aukerea izango da, harri-jasotea, txinga-erutea, aizkolaritzea, gizon eta andra probak, besteak beste.
Emakumeak eta gazteak ikusaraozteko helburuari eutsiz, abuztuaren 23an, eguaztena, Emakumeen Herri Kirolen Eguna izango da, abuztuaren 24an, eguena, landa-kirolari gazteen txandea eta abuztuaren 25ean, barikua, Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga klasikoa izango da. Herri kirolen zikloa abuztuaren 26an amaituko da Pentatloi Lehiaketagaz.
Betso eta Bilbainaden eguerdiak
Musikea ez da Alde Zaharreko kaleetan geldituko, izan be, 13:00etatik aurrera bertsolariak Santiago Plazan eta bilbainadak tabernaz taberna, giroa alaituko dabe.
Bilbainada gehiago entzun ahal izango dira Casilda Iturrizar parkean, 12:00etan, abuztuaren 20tik 27ra. Bilbainadez gan, taldeek doinu habanerak, pasodobleak, hainbat nazinonalidadetako folklore eta musika euskalduna joko ditue.
- Abuztuak 20: Gau Pasa.
- Abuztuak 21: Mapamundi.
- Abuztuak 22: Los 5 Bilbainos
- Abuztuak 23: Los Chimberos.
- Abuztuak 24: Gau Pasa.
- Abuztuak 25: Los 5 Bilbainos
- Abuztuak 26: Mapamundi.
- Abuztuak 27: Los Chimberos.
Bertsolarien saioak Santiago plazan izango dira, egunero, 13:00ean, abuztuaren 23an izan ezik, bertso-bazkaria dala eta, 14:30ean izango da.
- Abuztuak 20: Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Oihana Iguaran eta Igor Elortza.
- Abuztuak 21: EZ DA KASUALITATEA. Oihana Bartra, Miren Artetxe, Alaia Martin, Araitz Bizkai eta Oihana Landa.
- Abuztuak 22: Maialen Akizu, Eneko Lazkoz, Adoni Egaña eta Onintza Enbeitia.
- Abuztuak 23: BERTSO-BAZKARIA. Arkaitz Estiballes eta Nerea Elustondo.
- Abuztuak 24: Miren Amuriza, Sutrai Colina, Peru Abarrategi eta Julio Soto.
- Abuztuak 25: Aitor Mendizule eta Unai Iturriaga.
- Abuztuak 26: Nerea Ibarzabal, Ibon Ajuria, Saioa Alkaiza eta Aner Peritz.
- Abuztuak 27: Maialen Lujanbio, Xabat Galletebeitia, Amets Arzallus eta Eli Pagola.
Pelota eta estropadak
22, 24, 25 eta 27an Bilbok daborduko tradizionalak diran jardunaldiak jasoko ditu: pelota profesionaleko partidak Bizkaia pilotalekuan, X. Bizkaia Txapelketeagaz, 18:30etik aurrera. Pala profesionaleko topaketek be tartea izango dabe abuztuaren 23an eta 26an. Bilbao Jai-Alai, barriz, abuztuaren 25ean, 20:00etan, kirol klubeko frontoian izango da.
Azken asteburuan, abuztuaren 25 eta 26an, Erripako kaian jarritako pelotalekuan, emakumezko eta gazteen txapelketako partidak jokatuko dira.
Aurton be, traineruak itsasadarrera bueltauko dira Aste Nagusian. Udalak, Deustuko Arraun Taldeagaz batera, estropada bi atondu ditu abuztuaren 20an. Lehenengo probea, Emakumeen Traineru Ligako Bilboko VIII. Ikurriña Estropadea, 17:00etan izango da eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Kantabriako zortzi tripulazinok hartuko dabe parte. 17:45ean, barriz, Bilbo Hiria Estropadearen XLIV. edizinoaren txandea izango da.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan piraguak doban hartzeko aukerea egongo da, gura nahi dabenentzat.
Jantzak, 19:00etatik aurrera
Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, Plaza Barrian jantzak izango dira, arratsaldeko 19:00retatik aurrera. Erakustaldiak, erromeriak, larrain-jantzak eta alardeak egongo dira urian abuztuaren 20tik 27ra arte.
- Abuztuak 20: Zerutxu (Markina),
- Abuztuak 21: Goialde (Erandio).
- Abuztuak 22: Gaztedi (Santutxu).
- Abuztuak 23: Salbatzaile (Castaños).
- Abuztuak 24: Alkartasuna (Bermeo).
- Abuztuak 25: Urdaibai (Forua).
- Abuztuak 26: Mikel Deuna (Iurreta).
- Abuztuak 27: Beti Jai Alai (Basurto).
Aste Nagusiko atal horretako une aitagarriena abuztuaren 22an izango da Larrain-jantza ezagunari esker, izan be, herrialdeko jantza garrantzisuenetako bat da. Kate edo bikoteagaz jantzatzeko kalejirea, fandango, jota, bals, boleroaz osotua dago. Bilboko Udalak Euskal Jantziaz ekimenean okasinorako erropak erabilita parte hartzeko deia egin dau, Zatoz zure jantziagaz! lelopean. Ekitaldia 20:00etan izango da Plaza Barrian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!