'Bilboko erraldoiak' erakusketea: Bilboko Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategian

Bizkaie! 2022-06-30 08:27   Kulturea

2022ko garagarrilaren 1tik irailaren 11ra.



Gaur egun barrikuntza integraleko prozesuan dagoan Berreginen Euskal Museoan egon dan Bilboko Erraldoiak erakusketea, aurten Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategira eroango dabe. Holan jakinarazo dabe erakusketea aurkeztu daben Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Zinegotziak eta Sorkunde Aiarza Bilboko Euskal Museoko, Berreginen Museoko eta Mariaren Bihotzaren Plazako aztarnategiko Zuzendariak.

Aurten, euskal kulturearen ezaugarri diran 1980 eta 1988ko belaunaldietako personaia ezagun horreek geldirik ikusiko ahal izango dira hainbat metroko sakoneran, bisitan etorri gura dabenen begiradak asetzeko. Garagarrilaren 1etik irailaren 11ra egongo dira bertan.

Bisitariek uribilduan berrogei urte baino gehiago daroezan personaia ospetsu horreen testuinguru historikoa bere lekuan jarri ahal izateko, Bilboko Udalak kontakizuna indartu egingo dau informazino-panelen bidez. Bilboko Erraldoiak erakusketeak euskal folklorearen parte garrantzitsua hurreratzen eta konpartiduten dau urtez urte. Danetara, 1980ko belaunaldiko 10 erraldoik eta 1988ko belaunaldiko 6 erraldoik osotzen dabe urteetan zehar udan Bizkaiko uriburuan erantzun onena izan dabenetakoa bihurtu dan erakusketea.

Garagarrilaren 17ra arte, ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00retara izango da. Garagarrilaren 18tik irailaren 11ra arte, goizez baino ezingo da bisitau, 10:00etatik 14:00etara eta martitzenetik domekara.

Sarrerek Berreginen Museoaren ohiko prezioa izango dabe eta bertan erosi ahal izango dira, San Frantzisko 14an edo Aztarnategian, Mirasol kondea 2an. Erakusketarako sarrereagaz museora be sartu ahal izango da eta alderantziz. Prezioa 3 eurokoa izango da eta taldeentzat 1,5 eurokoa. Pensinodunak, dibersidade funtzionala dabenak, 12 urtetik beherakoak edo/eta irakasleak doban sartu ahal izango dira.

Erakusketea eta bestelako jarduerak

Erraldoien dantza

Uribilduak, garagarrileko barikuetan hartuko dau jarduera hori, Ondalan konparsearen eskutik, garagarrilaren 8, 15, 22 eta 29an, hain zuzen be, 11:30ean. Jantzaz gan, txapak egiteko tailerra eta Erraldoiak koloreztatzeko beste bat izango dira 7 eta 13 urte bitarteko umeentzat. Topagunea Mariaren Bihotzaren Plazako Aztarnategia izango da eta ez da aldez aurretik izena emon beharrik izango.

Tailerra: Egin zure erraldoia. Garagarrileko eta abuztuko eguen guztietan: 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduerea garagarrilaren 7an hasi eta abuztuaren 18ra arte izango da. Eguneko 15 plaza eskainiko dira eta parte hartzeko prezioa euro batekoa izango da. Euren Erraldoia egin gura dabenek Berreginen Museoaren webgunean emon beharko dabe izena.

Aste Nagusian

Erakusketea ondoko egun eta orduetan bisitau ahal izango da:

Lehenengo astegoienean, abuztuaren 20an eta 21ean, 10:00etatik 14:00etara.

Abuztuaren 22tik, 26ra, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara bisitau ahal izango da.

Domekatan, 10:00etatik 13:30era bisitau ahal izango da.

Gainera, Aste Nagusian, Erraldoi eta Buruhandien prozesinoak egunero urtengo dau Bilboko Euskal Museotik, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko jantzari eta musikariek gidatutako kalejirea egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu