Zabalik da Orkestra Zuzendaritzako VIII. topaketetan izena emoteko epea
2023-07-17 10:59 MusikeaTopaketak 2024ko urtarrilaren 9tik 12ra izango dira.
Zortzigarren urtez jarraian, Bilbao Musika, Orkestra Zuzendaritzari buruzko VIII. Topaketen egoitza izango da. Honen helburu nagusia, talde instrumentalen gidaritzea jorratzeko baliabide tekniko eta artistikoak eskaintzeaz gan, gaur egungo formazinoetan orkestra-zuzendaritzearen azterketea sustatzea da.
Topaketak 2024ko urtarrilaren 9tik 12ra izango dira eta Timothy Reynish zuzendari ingelesa izango da irakasle konbidadu eta epaimahaiburu Bilbao Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Saria lehiaketan.
Aurreko edizinoetan irakasle legez parte hartu daben maisuen artean Johan de Meij, Jan van der Roost, Franco Cesarini, Thomas Doss, Bert Appermont, Douglas Bostock eta Isabelle Ruf-Weber dagoz. Eta beste behin, José R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularrak irakasle eta koordinatzaile lanak egingo ditu.
Bilbao Musika Nazinoarteko Zuzendaritza Sarian parte hartzeko eskaerak posta elektronikoz bialdu beharko dira Bilbao Musikara 2023ko urriaren 11 baino lehen (amaiabilbao@bilbaomusika.eus), curriculum vitae, NANaren kopia eta ordainagiriagaz batera (izena emoteko kuotea: 30 euro ez itzulgarriak, posta elektronikoz bialdu beharko ditue Bilbao Musikara (amaiabilbao@bilbaomusika.eus), 2023ko urriaren 11 baino lehen. Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Sariko lehiakide hautatuei 2023ko zemendiaren 2tik aurrera emongo jake informazinoa (danetara, 20 persona).
Hautatutako parte-hartzaileek Bilboko Udal Bandea zuzenduko dabe eta azken faseko irabazleak Bilboko Udal Bandearen 2024-2025 denporaldirako zuzendari konbidadu izentetea jasoko dabe saritzat.
Topaketa horreetan programautako tailerrei jagokenez, zuzendaritza munduan interesa daben guztiei zuzenduta, Bilbao Musikaren egoitzan (Sorkunde, 8 48006 – Bilbo) egingo dira, 17:00etatik 19:30era, 2024ko urtarrilaren 9, 10 eta 11an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!