Euskalgintzeak eta alkateek euskearearen normalizazinoaren alde egin dabe

Bizkaie! 2023-07-14 09:20   Euskerea berbagai

Konstituzionalaren epaia salatzea izan da kontua.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin dau Euskal Autonomia Erkidogoko udal legeak udalei euskeraz jardutea, izan be, hareen esanetan era bidebakoan hausten dau oreka linguistikoa. Epaiaren arabera, gaztelania erabilteko esan behar izatea bateren batek euskeraz ez dakiela onartezina da.

Konseiluaren izenean, erakundeko lehendakari Alizia Iribarrenek irakurri dau adierazpena. Haren esanetan, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udal legearen aurka udalei euskerea hutsean jardutea ezetsiz emondako epaiak kezka larria eragin deusku.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ehun udalek baino gehiagok egin dabe bat Albia Lorategian eta, 77 alkatek egin dabe bat salaketeagaz; EH Bildukoak eta EAJkoak izan dira gehienak eta partidu independenteetako batzuk be bertaratu dira. Hor batu dira, besteak beste, abokatu eta juristak, kazetariak, akademikoak, euskalgintzako kideak, sindikatuetako ordezkariak eta askotariko eremuetan jarduten diran personak.

Kezkagarria eta larria iruditzen jaku sententzia euskerearen normalizaznio eta bizibarritze prozesuari traba jartea dalako azaldu dabe. Bide batez, zemendiaren 4an egingo dan manifestazinora deitu dabe.

Gainera, egun berean, Gasteizko epaitegi batek atzera bota ditu Jaurlaritzak lan poltsa batzuei jarritako hizkuntz irizpideak.

Hemen adierazpen osoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu