EAEko Udal Legearen kontrako sententzia salatzea da asmoa

Bizkaie! 2023-07-13 07:56   Euskerea berbagai

Agerraldi bateratua garagarrilaren 13an Bilbon.

Pasa den eguenean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2016ko Udalen Legearen kontra ebatzi eban, udalei euskera hutsez jarduteko aukerea zabaltzen deutsen araua ezeztatuz.

Sententzia hau sano kezkagarria eta larria da, euskerearen normalizazino eta bizibarritze prozesuari oztopoak jarten deutsozalako eta herritarren eta udalen erabagimena auzitan jarten ditualako.

Erabagimen horren alde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alkateak, udal hautetsiak eta euskalgintzako ordezkariak elkartuko dituen agerraldi bateratua egingo dogu eguen honetan, garagarrilaren 13an, goizeko 11:00etan EAEko Auzitegi Nagusiaren Bilboko egoitzearen aurrean.

Adostutako adierazpena irakurteaz Alizia Iribarren Andueza Kontseiluko burua arduratuko da. Irakurri ondoren, Kontseiluak ez dau adierazpenik egingo. Kazetariek alkateakana edo euskalgintzako ordezkariakana jo ahalko dute adierazpenak jasotzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu