Hiru Kasko mendi martxa, gogorra baizen ederra

Amaia Larruzea 2023-07-12 11:30   Ibilian-ibilian

Hiru Kasko mendi martxea bitxia baizen berezia dala dinoe.

Euskal Herriko iparralderantz ekingo deutsagu gaur, Bidarraira hain zuzen be, hantxe ospatzen baita Euskal Mendi Federazinoaren zirkuituko Hiru Kasko mendi martxea. Berezia da ibilaldi hau, iraupen luzeko zirkuituen aldean, ezbardina da, izan be, bitxia bezain berezia dala dinoe. Ikusi daigun zergaitik!

Hasteko, ibiltari 2 edo 3ko taldeetan egiten dan mendi martxea da, beraz, zirkuitu ofizialean parte hartzeko derrigo egin behar da holan segurtasuna bermatzeko. Ibilbideari jagokonez, duda barik, zirkuituko gogorrenetakoa dala esaten dabe, izan be, 35 kilometroko mendi martxan, 2.700 km-ko desnibel positiboa igoten da, eta beste hainbeste desnibel negatibo. Hiru Kasko, Behe Nafarroako edota Baxe Nafarroako mendirik famatuenetakoak dira. Hiru tontor honeek dira, Iparla, Hirubela eta Artzamendi.

Persona askok parte hartzen dabe martxa horretan, izan be, tradizino handia dago horretarako Iparralden, eta gainera, zirkuitu ofizialaren barruan dago. Beste berezitasun bat, urtekera ordua da, beste mendi martxetan ordutegi zehatz bat marketan dan arren, hemen, Bidarraiko eleizatik 6:30etik eta 08:00ak arteko bitartean urtetako aukerea dago, beti be, ibilbidean zehar dagozen denpora mugak errespetauta. Beraz, norberak erabagitea!

Bidarrain hasierea emoten deutsogu, amaierea, ostera, Itsasun edota Itxassoun-n. Hortaz, atonlatzaileek autobusak jarten ditue Itsasutik Bidarraira joateako. Hori bai, geltokitik eleizara oinez igon behar da, han izena emoteko eta martxea hasi ahal izateko. Ibilbide oso tekniko eta gogorra danez, kirol lizentzia aurkeztea derrigorra da, hori da beste berezitasunetako bat. Izan be, iraupen luzeko lasterketea da eta hori dala eta, ultratrailetan aurkezten dan mendiko kirolak praktiketako agiri ofiziala edota kirol lizentzia aurkeztu behar da.

Amaitzeko, derrigorrezko materiala eoatea gomendatzen dabe, eta zer esan, inguruak, parebakoak dira, ez neban pentsetan hainbesteko desnibela pilatu eitekeanik paraje horretan. Rafting gune ezagunak diran Bidarrai eta Itsasu, ezuste eta opari ederrak gordeten ditue, paisaje, zugatz, sarobe itzelegaz. Laburbatuz, teknikotasuna, gogortasuna eta edertasuna, horixe da Hiru Kasko.

Informazino gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu