Gerediagak Alejandro Landaburun materiala argitaratuko dau

Bizkaie! 2023-07-12 08:45   Kulturea

Argazkiez gan, dokumentuak, liburuak eta argazki kamerak be jaso ditue.

50eko hamarkadan, Elorrioko plazan umek kirol erakustaldi baten parte hartzen dabe. Alejandro Landaburu (Egilea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Alejandro Landaburu Elgiazu 1906ko abuztuaren 11an jaio zan Elorrion. Bost neba-arrebetan zaharrena zan. Argazkigintzan noiz hasi zan jakiterik ez dau, baina hogeiko hamarkadaren bukaeran erakusten dabe hainbat gertaerek.

Aita gurdigile eta mekanikoa zan, eta haren anaien antzera, Alejandrok be automozinorako zaletasuna eban. Gidari-lanei esker ezagututako familia aberatsen eraginez piztu eban argazkiekiko zaletasuna.

Argazkigintzea lanbide moduan noiz hasi eban ez dago argi, baina haren artxibategian 1954ko fakturea daroan klitxe bat topau da. Faktureak erakusten dau Alejandrok inbersino handia egin eta argazkilari moduan jarduereari ekin eutsola.

Alejandro Landabururen lana orain arte haren iloba Pilar Landaburuk eta horren seme Francisco Javier Iruarrizagak gorde dabe. Orain, Gerediaga Elkartearen esku itxi dabe guztia. Dobantzan jasotako materialaren artean, postal-bildumea, kristalezko plakea 120 mm eta 35 mmko negatiboak, 35 argazki album, 4 argazki kamera eta bitxikeri moduan, Julian Zulueta arabarrari buruzko liburua eta XVII. Mendeko Enojaduric Bizkaiko amodio-kantuaren eskuizkribu originala, 1623ko kontu-liburu baten azken orrian jasotakoa dagoz.

Dokumentategia online 

Jasotako material guztia, Gerediaga Elkartearen webgunean argitaratuko da, nahi dauenak ikusteko. Egun, honako honeek dagoz artxiboan:

- 1700 liburu eta liburuxkea.

- German Zorraquin-en 800 argazki.

- Durangaldeko 520 postal zahar.

. 1500 baserri erregistro. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu