‘Euskaltzaindiaren Hiztegia'-n 646 forma gehitu dira eta 1.230 moldatu
2023-07-12 08:18 Euskerea berbagaiSarrerak berratondu eta ezkutuan geratu eitekean informazioa bistaratu dogu.
Azken sei hilebeteotan, Euskerearen Akademiak 646 forma barri jaso ditu bere hiztegian. Euskaltzaindiak eten barik osotzen eta barrikusten dau hiztegia, eta, jakina danez, urtean bitan sareratzen ditu barrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena papelean atara ebenetik egiten dau holan eta 2023ko lehen urte-erdian eginiko lanaren emoitzak jasoten ditu gaur sareratutako eguneratzeak.
Gogoratu behar da, gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren erabilerea hobetu egin zan zezeilean: batetik, bilatzaile barria landu zan, funtzionalagoa, beste bilaketa-aukera batzuk eskaintzen dituana; bestetik, berbak topetako bide gehiago emoten ditu orain bilatzaileak eta, beraz, askozaz zehatzagoa da.
Beraz, azken sei hilebeteotan 646 forma barri jaso ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian, hain zuzen be, 295 sarrera eta 351 azpisarrera. Era berean, 1.130 forma moldatu edo findu ditu: 938 sarrera eta 192 azpisarrera.
Betiko legez, forma barriak landu dira, baina Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradunak bestelako kontu batzuk azpimarratu ditu, sarritan konturatu barik pasetzen diranak: Forma barriak landu dira, bai, baina lehendik barruan egoan informazinoari ikusgarritasuna emon jako eguneratze honetan, izan be, sarrerak berratondu ditugu, ezkutuan geratu eitekean informazioa bistaratu dogu... Adibideak be barrikusi ditugu, batez be bardintasuni jagokozanak, hau da, emakumeen tratamendua, egungo errealidadea... Eta esaera zaharrak adibidetegitik atara eta aparteko atal batean jaso. Barruko garbiketa handia egin dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!