Konparsakide Eguna badator

Bizkaie! 2023-07-11 11:03   Kulturea

Aste Nagusirako motorrak berotzeko eguna, garagarrilaren 15ean.

Aste Nagusiaren atarian ospatuko dabe Bilboko Konparsak taldeak konparsakideek euren eguna Bilboko Arenalean, Plaza Barriko balkoiek gogorarazoko dabenea 35 egun eskas falta dirala Marijaia Bilbora etorteko.

Aste Nagusia hur dagoan seinale izaten da Konparsakide Eguna, garagarrilaren erdialdeko zapatuan egiten dan konparsen arteko ospakizunan. Aurten, 1983ko uholdeen 40. urteurrena gogoratuko dabe orduko konparsakide Karmelo Landarek eskutik. 

Hau izango da 2023ko egitaraua:

11:30 Pintxo txapelketearen hasierea.

12:00 Barazki eta sagardo banaketea eta ardo dastaketea.

12:30 Alkarlan Uholde tourra Karmelo Landagaz.

13:00 Gastrotxiki.

13:30 Pintxoen aurkezpena.

14:30 Sariak emoteko ekitaldia.

15:00 Konparsen arteko bazkaria.

17:30 Bingo musikatua.

19:00 Erromeria Urrats taldeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu