'Urbanbat' proiektuaren hitzordua eguenean

Bizkaie! 2023-07-11 10:21   Kulturea

Hilak 13, arratsaldeko 19:00etan izango da, Abusuko Ibaieder Parkean.

Berdeguneen faltea dala-eta, jokerea da urietan naturea sartzea mundu osoan. Beraz, plangintzak eraldatzen hasi dira, hori bai, berdeguneak puntu sakabanatuak izan beharrean, uri espazio osoa komunikauko dauen bidea osatu behar dala planteetan da. Personantzako lekua berrezkuratuz eta naturea urian sartzeko.

Urbanbat. Behatokia 5: Renaturbanizar barriketaldia, hilak 13an arratsaldeko 19:00retan, Bilboko Abusuko Ibaieder parkean izango da. Jose Ramon Ais artisteak eta Nomad Garden-en sortzaile dan Mª Salas Mendoza Murok hartuko dabe parte. Azkuna Zentroako Kolektiboak landutako partaidetza dispositiboa da.

Aisek haren proiektuaz egingo dau berba, El Ladrón de Miel. Proiektuak, Arbolado para calle, imperios y paraisos seriea dau abiapuntu, zugatzen eta urian testuinguruaren arteko alkarrizketea sortzan dauena.

Bestalde, Mendoza Murok Kleos Guiniguada proiektua azalduko dau, Telder eta Galdar arteko antxinako muga eta Kanaria Handiko Las Palmas kokatzen dan sakana, itsaso eta mendia batzen ditu eta bertan garai antropikoak eta geologikoak, espezie endemikoak eta exotikoak, gizakiak eta animaliak ikusteko aukera dago.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu