Arrasate Blues 2023
2023-07-11 08:41 MusikeaGaragarrilaren 13tik 16ra.
Bosgarren urtez jarraian, Ibai-Artek, jaialdiaren antolatzaileak, Arrasateko kaleak eta plazak bete nahi ditu barriro bluesari esker. 13tik 16ra, Arrasateko kaleak bluesik onenaren agertoki bihurtuko dira. Kale-izakerari eta edegiari jarraituz, atontzaileek lau eguneko egutegia atondu dabe. Barritasuna edo nobedadea da jaialdiko zortzi agertokiak Ibai-Arteko tabernei lotuta egongo dira. Horreetako batzuk Ibai-Artegaz lankidetzan ibiliko dira eta kontzertuetan zehar, jaialdira hurreratzen diran musikazaleen egarria asetuko dabe.
Ibai-Arte alkartearen helburua da musikak udalerriko giroa dinamizetan laguntzea eta kulturea izatea Arrasateko kaleetako bizitzearen ardatza. Arrasate Bluesen ezaugarrietako bat izan da 0 kilometroko talentu onenaren eta sortzen dabizen talde handien sorlekua izatearen aldeko jarrerea. Programautako 12 kontzertuetako edozeinek emongo dau horren barri, baina hiru hitzordu bereziak izango dira hainbat taldekiderentzat, Arrasaten anfitrioi izango baitira.
Arrasate Blues 2023
- Garagarrilak 13
19:00 - Noah & The Hell Drinkers.
- Garagarrilak 14
19:00 - The Fake Cousins.
20:30 - Bluedays Band.
22:30 - Afrika Bibang.
00:00 - Erromintxelak.
- Garagarrilak 15
13:00 - M&A Swing Machine.
19:00 - Slideboy Vegas.
20:30 - The Soul for Real Band.
22:30 - Trudy Lynn feat. Steve Krase & Travellin’ Brothers.
- Garagarrilak 16
13:00 - Mónica Durán.
19:00 - The Spolem Girls.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!