Sorollaren obrak, Bilboko Arte Eder Museoan
2023-07-10 13:28 KultureaGaragarrilaren 10etik urriaren 15era, Obra Gonbidatua Programearen barruan.
Obra Gonbidatua Programeak aurtengo udarako egindako proposamenak Joaquín Sorollaren (Valentzia, 1863-Cercedilla, 1923) luminismoa dakar museoko 19. aretora, margolariaren heriotzearen mendeurrena ospatzen dan urtean. Programeak efemerideagaz bat egingo dau Sorollaren obra nabarmen baten bidez, Euskadin egin eban lehenengo margoak hain zuzen be.
Zarauzko hondartza (1910) funtsezko margolana da, artisteak euskal lurretan egindako egonaldiak ulertzeko; bertan, margolariaren familia ikusten da (Clotilde emaztea eta María, Elena eta Joaquín seme-alabak), dotore-dotore jantzita eta Gipuzkoako herri horretako hondartzako olana bereizgarrietako baten itzalpean.
1900. urtean-edo, Sorolla iparraldeko hondartzak margotzen hasi zan; garai haretan, erregina-familia eta aristokrazia sarritan egoten ziran bertan. Udako egonaldi horri esker, aisialdi fineko eszenak irudikatu zituan, Valentziako hondartzetakoakaz alderatuz iparraldeko argi barriaren bidez. 1909an, margolan horrek New Yorken jarri zituan erakusgai, eta, arrakasta handikoak izan ziranez, 1910eko udan, familiagaz joan zan Zarautzera, Elisabet II.a erreginaren udako bizilekura. Beraz, museoak arreta berezia jarriko dau Joaquin Sorollaren nortasunean.
Olanaren azpian, Zarauzko hondartza eta Zarauzko hondartza obraz gan, Sorollaren corpus artistikoa dira haren sormenaren ondoriozko hamaika artelan eta zirriborroak be. Sorollarentzat, ohar horreek, koaderno handietan zein orri solteetan zuzenean hartuak, inpresino ariketak ziran.
Beraz, 2023ko garagarrilaren 10etik urriaren 15era, Bilboko Arte Ederen Museoan ikusteko aukerea egongo da.
Sarrerak eta informazino gehiago hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!