120 mila lagun Kobetamendin
2023-07-10 07:45 MusikeaInoiz izandako jentetzarik handiena batu da Bilbo BBK Live jaialdira.
Holako jaialdi bat egitea erronka handia da eta bihotzez eskertzen deutsuegu Kobetamendira etorri eta Arraiz mendian ostatu hartzen dozuen guztioi bertara hurreratzeagaitik.
Kobetamendin 120.000 lagun batzea sekulakoa izan da eta Bilbon Bereziak dobako kontzertuen zikloak be erantzun bikaina izan dau. Bereziak horri esker atontzaileek jaialdiaren espiritua uriaren bihotzera eroan eta entzuleek gozau deiela izaten da asmoa eta aurten, garagarrilaren 6, 7 eta 8an egin dira, besteak beste, Queralt Lahoz, Hidrogenesse, Angel Stanich eta beste talde askoren kontzertuak.
Arlo ekominkoari jagokonez, 26,6 miloe euro baino gehiagoko eragin ekonomikoa izan dau Bilbon.
Beste alde batetik, Kobetamendira batutako zaleen artean, eguenean, lehen egunean, 37.800 persona batu ziran; barikuan, 38.200; zapatuan, azken egunean, 40.000 persona.
Jatorrien arabera, % 35 beste herrialde batzuetatik etorri da: Erresuma Batua (% 34), Frantzia (% 26), Italia (% 14), Alemania (% 7), Estadu Batuak (% 6) eta Herbehereak (% 5). Ganerakoan, % 24 etxeko publikoa izan da, bilbotarrak eta Euskadiko beste eskualde batzuetatik etorriak.
Urtero 3.000 persona baino gehiagok egiten dogu lan zuek gozau eta esperientzia ona izan daizuen.
Kontuak kontu, datorren urteko garagarrilaren 11, 12 eta 13an izango dira XVIII. Bilbao BBK Live jaialdiko kontzertuak.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!