'El telefono' operea Peraladako Jaialdian eskainiko dabe

Bizkaie! 2023-07-07 13:41   Musikea

Abuztuaren 4an eskainiko dabe Peraladako Jaialdian (Girona).



Proposamen hau Musika-Música Jaialdiaren produkzino propioa da eta Jaialdi horren 22. edizino Notak&Letrak izenekoan estreinau eben igazko martian, Bilbon. Opera hau da María Goricelaya bilbotar dramagile eta zuzendariaren lehen opera-proiektua, Iván Martín izan dau musika-zuzendari eta Galdós Ensembleren eskutik izan da musika-interpretazinoa, Ruth González sopranoaren eta Jan Antem baritonoaren ahotsakaz.

El teléfono opera Musika-Música Jaialdiak produzitua eta Bilboko Udalak atondutakoa, datorren abuztuaren 4an emongo da, Peraladako Jaialdian (Girona), Estadu osoan topaketa artistikorik garrantzitsuenetako batean.

Peraladako gazteluko begiratokian eskainiko dabe opera komiko hau, The Telephone (1974) obrearen egokitzapen bat, Gian Carlo Menotti italiar-estadubatuarrak ondu eta idatzitako, ingelesez.

Musika-Música Jaialdiak eta Peraladako Jaialdiak sendo egin dabe programetan dituen proposamen artistikoen bikaintasunaren alde, guztiz sinistuta kulturearen aberasgarri dala interprete eta musika talde handiak batzea eta talentu barrien alde egitea eta produkzino propioetan lan egitea.

Kontuak kontu, Musika-Música Jaialdiko arduradunak hasita dago 23. edizinoa atontzeko lanetan, izan be, 2024ko martiaren 1ean, 2an eta 3an egingo baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu