Manu Bendala izan da irabazle Zigotin egindako Oholtzepetik 2. saioan
2023-07-07 09:52 BertsolaritzeaOholtzapetik 3. jardunaldia datorren barikuan, garagarrilaren 14an izango da Ozaetan.
2023ko Oholtzapetik - Entzulea epaile egitasmoaren bigarren saioan, entzuleen txalo zaparradearen indarrak erabagi eban Manu Bendala zala irabazlea.
Bertsolariei plazak eskaini eta entzuleari saioak hurreratzea helburu dauen Arabako bertsolariak Oholtzapetik Entzulea epaile egitasmoa bagilaren 23an hasi zan Amurrion (Izar Mendiguren izan zan Amurrion irabazle).
Bigarren saioa, barriz, Zigoitin izan zan oraintsu eta bertan kantau eben Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Manu Bendala, Eukene De los Aires, Oihane Perea eta Ekaitz Samaniego bertsolariek Oier Suarez gai-jartzailearen agiduei jaramon eginez.
Arratsalde ederra saiorako, ez hotz ez bero, baina bertsolariek berotu eben giroa, umore errima ederrak bota zituen bertaratuen gozamenerako. Saio amaieran entzuleek bertsolariek egindako lana txalotu eben, zeinek txalo dezibelio gehiago jaso harek irabaziko baitzeban eguneko ekitaldia eta hau holan izanik, Manu Bendala izan zan irabazlea, eskualdean bertan finkatutako bertsolaria.
Oholtzapetik 3. jardunaldia eta irailera arteko azkena datorren barikuan, garagarrilaren 14an izango da Ozaetako tabernako plazan, arratsaldeko 19:00retan. Oihane Perea gai-jartzailearen eskutik Sabin Abarrategi, Hegoi Amabizka, Irati Anda, Unai Anda, Orlando Arreitunandia eta Iñaki Viñasprek kantauko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!