Euskerearen etenik bako judizializazinoa kritikau dabe
2023-07-07 08:01 Euskerea berbagaiKonstituzionalaren erabagiak euskal autogobernua urratzen dau.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik gogor kritikatu dau Auzitegi Konstituzionalaren epaia. Euskerearen judizializazino bizia salatu eta nabarmendu dau hizkuntzearen ideologizazino baten aurrean gagozala eta toki korporazinoetako kideen lanari eragiten deutsola.
Auzitegi Konstituzionalak udaletan euskerea bakarrik erabiltea ahalbidetzen dauen legea baliobakotu dau euskereari lehentasunezko tratua emoten deutsolakoan. Konstituzionalak uste dau Udal Legearen seigarren artikuluaren bigarren atalak urratu egiten dauela Espainiako Konstituzinoa, hizkuntza ofizial baten aurrean, besteari lehentasuna emoten deutsolako. Erabagiak autogobernua erasotu eta ez dau aintzat hartzen azken lau hamarkadetan gure administrazinoetan izandako akordio bidea. Legeak ez dau ezartzen euskerearen nagusitasuna gaztelaniaren aldean eta artikulu honen zatiak ez deutso froga-kargarik gehitzen euskeraz ez dakien udalbatzako kide bati.
Beste alde batetik, UEMAko Iraitz Lazkanoren eretxiz, arduratzeko modukoa da auzitegiaren erabagia, udalerri euskaldunen jardun eredugarria urratzen dauelako. Euskerea hizkuntza gutxitua da eta bidebakoa da ha normalizetako bidean trabak jartea holako argudioak erabiliz.
Kontseiluak euskerearen kontrako eraso larritzat jo dau Konstituzionalaren erabagia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!