'Hiru Karratu' obrearen erakusketea

Bizkaie! 2023-07-06 13:40   Kulturea

Gaurtik, hilaren 6tik irailaren 1era arte egongo da ikusgai.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederen Fakultadeko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterra egin daben bederatzi ikaslek, Hiru Karratu erakusketeagaz amaituko dabe prestakuntza ibilbidea, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Erakusketa Aretoan.


Leioako campusean emondako graduondoko ikastaro espezializauaren promozino barriko ikasleak izan dira aurkezpenaren protagonistak, Aitana Rodríguez, Urkia Sánchez, Pep Boadas, Annick Laruelle, Jeanette Dinelli, Ana Tejada, Paula de Luisa, Ander Martínez eta Renzo Boggio, hain zuzen be.

Ikasturte akademikoaren amaiera bikain lez atondutako Hiru Karratu, eraldaketa prozesua dala esan dau Maite Leyún-ek (Masterreko irakasleak), izan be, materia eraldatzea prozesu magikoa da, eta alkimiaren idea beti dago presente bertan. Masterreko ikasleek hainbat material eraldatu ahal izan ditue; burdina, loza, gresa, buztina, pasta industrialak, kristala edo hormigoia, besteak beste.

Artista bakotxak, oso bide personala hasi edo jarraitu dau, beti be lehentasunak, trebetasunak eta kezkak kontuan hartuta, gehitu dabe Paula de Luisa Salinas eta Annick Laruellek ikasleek.

Erakusketea Bizkaiko Batzarrak erakundeak EHUko Arte Ederen Fakultadeagaz orain hamarkada batetik daukan akordioaren parte da. Batzar Nagusiak erakundeak uriaren erdigunean daukien erakusketa aretoa lagaten dabe, lana, Bizkaiko ikusleakana errazago gerturatzeko. Hiru Karratu erakusketea irailaren 1era arte egongo da ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan (Hurtado Amezaga kalea, 6 – Beheko solairua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura.

Sarrera doban izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu