Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaz gozetan jarraitzeko aukerea dago

Bizkaie! 2023-07-06 13:16   Musikea

Taldeko beste kide ohi bi batu jakez, Ritxi Salaberria eta Aitor Etxaniz.

Sorotan Bele Gogoan proiektuko lan taldeak erabagi dau aurrera egitea ikuskizunagaz eta kontzertu gehiago aurreikusita dagoz 2023ko udan eta udagoienean. Gainera, Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola gitarristeak osotzen daben egungo lan taldeari, Sorotan Bele taldeko beste kide ohi bi batu jakez, Ritxi Salaberria bajistea eta Aitor Etxaniz bateria.

Talde mitikoaren abestiek upealako erantzuna dabe eta Xabier Zabala musikari eta moldatzaileak sortutako Sorotan Bele Gogoan proiektuak, musika bandentzat pentsautako moldaketeakaz, harrera ezin hobea izan dau publikoaren, udalen eta, oro har, atontzaileen aldetik.

Kontuak kontu, Baga-Biga diskoetxeak segiduko dau bermatzen Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaren hurrengo kontzertuak. Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak, beraz, indartsu jarraituko dau interesa dagoan bitartean eta talde mitikoaren kantuak barriro entzun nahi dituenentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu