Berumugan, Kamikaze Helmets garagarrilaren 7an

Bizkaie! 2023-07-06 08:13   Musikea

Gaueko 22:00etan, Bergarako Espoloia plazan da hitzordua. 

Rock, blues eta funk kontzertuetan musikari ospetsu eta estimatuenetako bi dira bandan: Aurora and The Betrayers, Lisa and The Lips, Anaut, Martha Reeves and The Vandellas, Swamp Dog mailako taldeakaz jo dabe. Hainbeste gau eta kilometro eginik rock-and-rollean, proiektu propioa martxan ipintea erabagi dabe, Led Zeppelin, Black Keys, White Stripes lako eraginak jaso baina gaurko ikuspegia emonez eta egungoari zein etorkizunari begiratuz Queens of the Stone Age edo Royal Blood bezalako artisten uberan. Eszenaratze paregabea bateriajole kantari batekin; Boham eta Plant arteko eraldaketa moduko bat eta Stevie Wonderren moog baxu sintetizatuak eta Hendrixen whammy gitarra zorrotzak dituen Groove zapaltzailearen arteko katebegi galduagaz batera.

Taldekideak:

. Gabri Casanova. Pianoa, organoa eta konposizinoa. Jazz espezialidadean lizentziautakoa. Heziketa klasikoa jaso ondoren jazz, blues, funk eta rockaz interesau zan. Estilo anitzetako talde askogaz jo dau eta Europa eta Amerikako jokaleku ugaritan ibili da. Anaut, The Sweet Vandals, Martha Reeves & The Vandellas, Vinila Von Bismark, Late Motiveko Banda, Ivan Ferreiro eta beste hainbat talde... Egun Loquillogaz dabil biran.

- Kike Parra. Abeslaria, bateria, konposizinoa eta moldaketak. Londresko LCCM unibersidadean lizentziaduna. Ahotsarena besterik da, zeharo autodidaktea, genetika mueta bat... Edozein musika genero entzutea maite dau eta baterista/korista lanetan kolaborau dau Espainiako pop eta rock taldeakaz Ingalaterran. Bestalde, suitzako bandeetako buru izan da abeslari, han garatzen du bere bateria gehi abesle nahas-batza, Europako blues eta jazz jaialdietan joz.

Berumuga

Garagarrilaren 7a, 14an, 21ean eta 28an, jazza ardatz dauen Berumuga jaialdian, hileko bariku guztietan kontzertua izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu