3.175€ Mungialdeko Elikagaien Banaketa erakundearentzat
2023-07-05 10:58 KultureaBoluntarioen esanetan, Normalean erosten ez diren elikagai freskoak erosteko erabiliko dabe dirua.
Mungialdeako Elikagaien Banaketari entregau deutse garagarrilaren 4an izan zan Euskal Eskola Publikoaren Jaiko janari-zerbitzuagaz lortutako irabaziak, 3.175€. Mungialdeako Gizarte-Zerbitzuen Mankomunitateak eta Gurutze Gorriak kudeatzen dabe Mungialdeako herrietako familiei elikagaien zerbitzu banaketea.
Urtero lez, Hazi Fundazioak Ehige-gaz alkarlanean, Eusko Label-eko hanburgesak eta barazkiak eskaini dabe janari-zerbitzuan. Irabaziak, beti be, irabazi asmorik bako gizarte proiektuei zuzendua dau, eta oraingoan, behar duten familiei elikagaiak banatzeaz arduratzen dan proiektu hau aukeratu dau Jaiaren-batzordeak.
Mungialdeko Elikagaien Banaketako boluntarioen esanetan, normalean erosten ez diren elikagai freskoak erosteko erabiliko dabe dirua, izan be, ohikoena elikagai ez galkorrak erostea da. Dirua, pixkanaka-pixkanaka hurrengo hilabeteetan zehar erabiliko dabe.
Gurutze Gorriko boluntarioek, Bakarne Egia Mungiako Gizarte Ekintzako zinegotziak, Mungialdeako ikastetxe publikoak eta Ehigeko ordezkariak, parte hartu dabe Txekearen entregean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!