Jazzeñe garagarrilaren 22tik 25era Donostiako Victoria Eugenia Antzokian
2023-07-05 09:38 MusikeaHolako ekimen batek ahalbidetzen dau gure sortzaileen errepertorioa mundu osoan zabaltzea.
SGAE Fundazinoak, Donostiako Udala, Donostia Kultura eta 58. Jazzaldiagaz alkarlanean, IX. JazzEñe aurkeztu dau. Estaduko jazz erakustaldiak zortzi kontzertu eskainiko ditu garagarrilaren 22tik 25era, goizeko lau saio bikotxetan. Hirugarren urtez jarraian, JazzEñe Donostiako 58. Jazzaldiak Victoria Eugenia Antzokian atontzen dauen programazinoaren barruan txertatuko da.
Aurkezpenean Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak, Garbitxu SGAE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak eta Javier Estrella JazzEñeko zuzendariak egin dabe berba. Ekitaldian Lucia Rey pianista eta musikagilearen zuzenekoa entzun da, JazzEñe 2023an aditzera emongo dauen guztiaren aurrerapen labur lez.
JazzEñe 2023k zortzi kontzertu taularatuko ditu eguerdiko 12:30etik aurrera: Lucia Rey Hirukotea eta MOVE (garagarrilak 22); Carles Margarit Boskotea eta NGBM Laukotea (garagarrilak 23); Alto For Two eta Niño Josele (garagarrilak 24) eta Bandolero Laukotea zein Gonzalo del Val (garagarrilak 25).
Prentsa agerraldian euskeraz egin dau Garbitxuk, SGAE Euskadiko buruak, hain zuzen. Haren ustez JazzEñeren bitartez Jazzaldian parte hartzea pozik egoteko modukoa da, harro gagoz horregaitik, baita oso eskertuta Jazzaldiaren erantzuleakaz be. Holako ekimen batek ahalbidetzen dau gure sortzaileen errepertorioa mundu osoan zabaltzea.
Garbitxuk datozen nazinoarteko hamaika programatzaileen harian, aurten lehen aldiz, Indonesiako programatzailearen garrantzia nabarmendu dau.
JazzEñe Espainian egiten dan jazzaren nazinoartekotzea helburu dauen SGAE Fundazioaren programea da eta horretarako Helburu berau Donostian gauzatzeko hiru jardunaldi profesional bideratuko ditu JazzEñek, hau da, hautatutako zortzi taldeak mundu osoko jazzaldien eta jazz-aretoen sustatzaile eta programatzaileak batuz. Horrezaz gan, aliantzak sortzeko amesa dago, etorkizunean alkarregaz lan egin ahal izateko eta beren lana gure mugetatik harago zabaltzeko, berbarako, birak eta jarduerak zehaztuz. SGAE Fundazinoak gonbidauta, programatzaileak zuzeneko kontzertuetara joango dira.
Sarrerak 8 euroan dagoz salgai hemen.
Era berean, zuzeneko streaming bidez jarraitu ahal izango dira kontzertuak Youtubeko kanalaren bidez.
2023ko Jazzaldiak mundu osoko hamaika programatzaile batuko ditu: April Jazz Festival (Finlandia); Beaux Jazz & Sound of Europe Festival, Bimhuis (Herbehereak); Jazz Plus (Bulgaria); Jazz sous les Pommiers (Frantzia); Münsterland Festival eta Uli Fild Concertbüro (Alemania); Offbeat Jazzfestival Basel (Suitza); Saint-Louis International Jazz Festival (Senegal) Sudtirol Jazz Festival (Italia) eta WartaJazz Booking Agency (Indonesia). Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan egingo diran bilerotan (garagarrilaren 23, 24 eta 25ean, goizeko 11:00etan). Aitatu zortzi taldeak profesionalen batzorde batek aukeratu ditu, jasotako 262 proiekturen artean, hain zuzen be. Batzordea 2023ko martiaren 21ean batu zan modu telematikoan (Javier Estrella eta Miguel Martin; Veronica Ferreiro, JazzEñe 2016 eta 2022an parte hartu eban egilea eta abeslaria; baita Abe Rábade be, egilea eta pianistea, JazzEñe 2017an ibilitakoa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!