Alan Carrascok 'Le due differenti fasi della tensione' aurkeztuko dau Bilbon
2023-07-04 13:32 KultureaGaragarrilaren 6tik urriaren 1era bisitau ahal izango da.
100+1 izenburupean, Pier Paolo Pasolini zinemagilearen jaiotzearen mendeurrena ospatzeko egindako instalazino hau neoizko errotulu bat da. Zuzendari italiarren idazki korsarioen zati bat, idazlearen Olivetti Lettera 22 makinaren tipografiagaz.
Azkuna Zentroak Le due differenti fasi della tensione Alán Carrasco artista bisual eta ikertzailearen piezea aurkeztuko dau garagarrilaren 6an Mediateka Galerian. Pieza hau 2021ean Erromako Espainiako Akademian izan eban egonaldian produzidutakoa da.
100+1 izenburuak Pier Paolo Pasolini (1922- 1975) zinemagilearen jaiotzearen mendeurrenari egiten deutso erreferentzia. Instalazinoa neoizko errotulu bat da, Le due differenti fasi della tensione osotzen dauena.
1974ko zemendiaren 14an, hil baino urtebete lehenago, Pier Paolo Pasolinik idazki korsario ospetsu bat idatzi eban Corriere della Sera egunkarian, Cos’è questo golpe? Io so izenekoa.
Italiako bolada nahasietan, egileak adierazo eban baekiala zein ziran tensinoaren fase biak, izan be, kontrakoak kontroletan zituenen izenak, ordura arte egindako sarraskien egileen (material eta intelektualen) atzean egozanen izenei erreferentzia eginaz. Pasoliniren idazkiaren izakera iragarlea nabarmentzeko, obra honek Piazza Fontanako (1969ko abenduaren 12a) eta Bolognako Estazino Nagusiko (1980ko abuztuaren 2a) atentaduak aitatzen ditu, aldi horretako indarkeria guztiari neurri handi batean eusten deutson parentesi makabroa.
Piezea urriaren 1era arte egongo da ikusgai hurrengo ordutegian: Astelehenetik zapatura, 10:00etatik 10:25era eta 16:37tik 20:00etara. Domekatan, 10:00etatik 10:25era.
Instalazinoan Pier Paolo Pasoliniren bibliografia eta filmografia konsultau ahal izango dira, Alán Carrasco artisteagaz alkarrizketan landutakoa. Filmografia Mediatekan egongo da eskuragarri eta piezea amatauta egongo da egun osoan zehar, 16:37tik 10:25era bitarteko tartean izan ezik. Keinu poetiko honek argia emon gura deutso esaldiari eguneko argi gitxiagoko orduetan.
Alan Carrasco
Artista bisuala eta ikertzailea da. Gaur egun, doktoretzako ikerketea egiten dabil Bartzelonako Unibersidadeko Artearen Historia eta Teorian doktorego-programan eta Brandenburgoko Unibersidade Teknikoko Arkitekturearen Historia programan. Lan horretan, ikonoklastia eta memoria kolektiboa kontzeptuak aztertzen ditu, 1919an zapuztutako Spartakusaufstand greba orokorretik 1989an Berlingo Harresia jausi zan arte izandako jazoera soziopolitikoak gogoan hartuta.
Artistearen lanak ikerketa teorikoari lotuta dagoz. Azken urteotan, kontakizun ofizialak eregiteko mekanismoetan ardaztutako obra-gorputza landu dau eta arreta berezia jarri deutse narrazino-estrategia batzuei, besteak beste, gomuta eta ahanzturearen indukzino selektiboari eta azken teknologia horren barruan, ikonoklastiaren funtzinoari.
Interesetan jakoz kontakizun historikoen ertzak eta alderdi eta eragile batzuk kontakizunetatik ezabatzeko arrazoien azterketea. Proiektu barriagoetan, historiaren aukerak deitzen dituan alderdiakaz be lan egin dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!