Zaletasuna eta nortasun ezaugarriak konpartiduten ditue jantzariek
2023-07-04 12:52 KultureaOraintsu Euskal Herriko I. Gazteen Dantza Topaketea egin dabe.
Araian egindako Gazteen Dantza Topaketan, Euskal Herriko hainbat lurraldetako jantzari gaztek aukerea izan dabe jantzari legez beteten daben zereginaz ozen hausnartzeko. Hausnarketa hau alkarregaz egin dabe, zaletasuna eta nortasun ezaugarriak be konpartiduten ditue jantzariek. Horrek alkarregazko errekonozimenduaren efektua be eragin dau eta horrek eragina izan leike euskal gizartearen aurrean daben eginkizunaren eta konpromisoaren kontzientzia handiagoa izatean.
Euskal kulturea transmitiduteko beren zeregina integrauta dabela azaleratu da, harro dagoz jantzari izateaz eta euskal ondare kulturaleko kide izateaz.
Onuren artean, bizitza osorako balio daben gaitasunak eta trebetasunak hartzen ditue, ingurune profesionalari (konpromisoa, talde-lana, diziplinea, entzutea) eta langileei (trebetasun sozialak, jarduera fisikoa, loturarik eza) apliketako. Horri esker jantzeak ongizate fisiko mental, emozional eta soziala be badakar. Era berean, euskal kulturearen adierazpen-bide gehiago aztertu behar dira, leku barrietara zabalduz, taldeak nahastauta, jantza barriak ikasiz eta irakaskuntza-metodologia barriak erabiliz.
Azkenik, beren ikuspegia entzuteko beharra adierazo dabe, etorkizunaren parte sentidu eta egiteko modu barriak aztertu deiezan. Kulturearen konserbazinoa eta askotariko eszenatoki barriak sortzea buztartuz.
Horrezaz gan, euskal jantzez modu berean gozetan dabe edade bereko gazte gehiago ezagutu ditue astegoienean. Ezbardintasun eta antzekotasunen barri emon eta lan, sorkuntza, emozino eta gozamen-uneak konpartidu ditue.
Gazteen Dantza Topaketeak bizi-esperientzia bat ekarri deutso parte-hartzaile bakotxari. Orain ondorioak atarateko momentua heldu da, hurrengo urratsa emoteko, sortutako hartu-emon barriakaz jarraitzeko.
Euskal Dantzarien Biltzarra
1965ean sortu zan, Euskal Herriko jantza, musika eta ohiturei eutsi, berreskuratu eta zabaltzeko helburuagaz. Diru irabazi asmorik bako alkarte soziokulturala da, euskal jantzak sustatu eta babesteko helburua dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!