'Eira & Band' HerriJazz-en lehen protagonista

Bizkaie! 2023-06-30 13:30   Musikea

5 kontzertu aurreikusi dira: Gasteiz, Agurain, Zangotza, Villabona eta Elorrion

SGAE Fundazinoak, SGAE Euskadiren Lurralde Konseiluaren bitartez, HerriJazz Ibiltaria musikaldia aurkeztu barri dau. Kontzertuak 2023an izango dira, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiagaz (Musikene) lankidetzan. Estreinaldiko kontzertua, Gasteizko 46. Jazzaldian izango da, bihar, hilak 1, Eira & Band-en eskutik, hain zuzen be. Ekimenaren lehen edizinoak, jazz talde barriei indarra emotea dau helburu.

Gasteizko nazinoarteko topaketearen Jazza Parkean programearen barruan hasiko da. Beraz, urtean egingo diran 5 kontzertuetako lehena arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da, Gasteizko Prado parkean. Eira & Band taldea izango da protagonista, Musikeneko ikasleakaz, Eider Elorzak gidatua. Artista donostiarraren taldeak, jazz, funk, soul, neo-soul eta pop estiloak buztartuko ditu.

SGAE Fundazinoak, 4 kontzertu gehiago progamau ditu; zemendiaren 1ean Agurainen; 19an Zangotzan; abenduaren 1ean Villabonan; eta 16an Elorrion. Kontzertu horreek beteko dabe lehen HerriJazz Ibiltariaren programazinoa.

Informazino gehiago hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu