Lory Meyers, Gatibu eta Zetak, Bilboko Aste Nagusian
2023-06-30 12:58 MusikeaJaietako egitarau musikalaren parte baten barri emon dau Udalak.
2023ko Bilboko Aste Nagusiko programazinoa guztiz adostuta eta zehaztuta ez dagoan arren, bertan izango diran artista batzuen barri emoten hasi da Bilboko Udala. Kontzertuei jagokenez, urira goi mailako taldeak etorriko dira, oraingoz honexek: Lori Meyers, Gatibu, Vanesa Martin, Lola Indigo eta Zetak.
Udalak aurreratutako emonaldiok Abandoibarran eta Txurdinagako Europa parkean ipiniko dituen agertokietan egingo dira. Gaueko 23:30ean izango dira Abandoibarrako kontzertuak eta gauerdian Txurdinagakoak.
Lori Meyers indie rock taldea arduratuko da programazino musikalari ekiteaz, abuztuaren 21ean, jaietako astelehenean, Abandoibarran. Granadako taldeak Espacios infinitos lana aurkeztuko dau. Bertan joko dabe Gatibuk (22an) eta Vanesa Martinek (23an) be.
Europa Parkean, barriz, Lola Indigo (23an) eta Zetak + Gaztea (24an) izango dira.
2023ko Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 19tik 27ra ospatuko da aurten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!