Izar Mendiguren izan da irabazlea Amurrion

Bizkaie! 2023-06-30 10:54   Bertsolaritzea

Oholtzapetik 2. jardunaldia bagilaren 30ean izango da Zigoitiko Bengolarra parkean.

Amurrion jokatu da oraintsu 2023ko Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren lehen saioa. Bertsolariei plazak eskaini eta entzuleari saioak gerturatzea helburu dauen egitasmoa martxan da; Amurrion kantau eben Maddi Agirre, Danel Herrarte, Xabi Igoa, Izar Mendiguren, Iraide Onaindia eta Asier Otamendik,  Uxue Diaz de Cerio gai-jartzailearen aginduei jarraituz.

Saio polita izan zan eta umore ale ederrak sortu zituen bersolariek. Saioarien amaieran entzuleek txalo bidez neurtu eben nor izan zan saioko bertsolari irabazlea, eskualdeko Izar Mendiguren, hain zuzen be.

Oholtzapetik 2. jardunaldia bagilaren 30ean izango da Zigoitiko Bengolarra parkean, arratsaldeko 20:00etan. Oier Suarez gai-jartzailearen eskutik Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Manu Bendala, Eukene De los Aires, Oihane Perea eta Ekaitz Samaniegok kantauko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu