'Loraldia Plazarik Plaza!' Zaratamon eta Arrigorriagan bigarren urtez
2023-06-30 08:37 KultureaIrailaren 29an hasiko da Zaratamon eta Arrigorriagan, barriz, urriaren 6tik 8ra izango da.
Loraldia Plazatik Plazara! bigarrenez egingo da aurten, irailaren 29an Zaratamon eta urriaren 6tik 8ra Arrigorriagan. Herri bietako udalak dira aurtengo ekitaldiaren atontzaileak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz.
Euskal kultura garaikidearen diziplinako proposamenak herri bietara hurreratzea da festibalaren helburua. Beraz, ugaria izango da eskaintza: musikea, teatroa, jantza, bertsolaritza eta gastronomia, besteak beste. Zaratamon, Kultur Etxean izango da, eta Arrigorriagan, barriz, herriko hainbat lekutan.
Bertako erreferenteak diran sortzaileek beteko dabe programazinoa, besteak beste: Olatz Salvador, La Basu, Osterabe, Lide Hernando, Aukeran Dantza Konpainia, Igor Elortza, Rafa Rueda eta Petti. Izan be, jaialdiaren helburuetako bat da inguruko emakume sortzaileei oholtzetan izateko aukerea emotea.
Irailean aurkeztuko da programazino osoa.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!