'Urritu' erakusketea Azkuna Zentroan

Bizkaie! 2023-06-29 13:50   Kulturea

Obrea, 2024ko urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai.

Alhondiga Bilbaok, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Bene Bergado eskultorearen Urritu erakusketea aurkeztu dau. Obrea, 2024ko urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai. Aurkezpen ekitaldian, Bergado bera, Juan Luis Moraza komisarioa eta Azkuna Zentroko zuzendaria, Fernando Perez, izan dira.

Urritu, Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoarako egindako proiektua da. Bertan, alderdi biografikoak eta ideologikoak buztartzen dira, izan be, egilearen esanetan iraganerantz joteak orainari sendotasuna emoten jako. Artisteak, Urritu infinitiboa proponiduten dau, gizarte garatuen produkzino eta konsumoaren hazkunde esponentzial eta mugabakoaren aurrean.

Erakusketarako sortutako instalazinoei esker, bideoz ikus ahalko dira Bergadoren ibilbide artistikoko obrak, materialak, instalazinoak eta dokumentazinoak. Urritu-k, beraz, agirian jarten dau artean dauen tensino dinamikoa. Moraza-n esanetan, desazkundea ebitauezina izango da, nahi ta nahi ez jatorkun kolapsoaren ondorioz.

Mundua irudikateaz gan, jarduteko modu berezia bada be. Erakusketeagaz batera, programa publikoa egingo da, ikasleei eta familiei zuzendua.

Gainera, gaur, hilak 29, arratsaldeko 17:30ean, artistearen eta komisarioaren arteko barriketaldia egingo da Auditorioan.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu