Lekeitioko 33. Kaleka Jaialdia

Bizkaie! 2023-06-29 12:37   Kulturea

Garagarrilaren 7, 8 eta 9ean izango da.

Lekeitiok ikuskizun onenez gozauko dau 33. Kaleka-gaz. Kaleko arteak izango dira udalerriko udako protagonista nagusiak, habiatik urteteko garaia da, hegan egitekoa eta erakuslehio barrietaz gozetako unea.

Garagarrilaren 7, 8 eta 9an, 11 ikuskizun izango dira eta edizino honetan parte hartuko daben konpainiak eta taldeak Portugal, Katalunia, Valentzia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa eta, jakina, Euskal Herritik etorriko dira. Antzerkia, kalejirak, clownak eta pirotekniak, gogoetak eragingo daben ikuskizunak izango ditu.

Ofiziala, Scratch eta Blai

Aurreko urteetan ohiturea izan dan bezela, aurten be Kaleka-k hiru lan lerro ditu:

Kaleka Ofizialak formatu ugari lantzen dituan konpainia eta kolektiboen lanak batzen ditu.

Scratch-ek garapen edo sorrera prozesuan dagozan lanak batzen ditu, kultur agente, artista, ikusle eta bestelakoen arteko sormenezko alkar trukaketea jorratzeko espazioak eskainiz.

Kaleka-z Blai atala, esperimentazinoagaz eta ikusleen parte hartze zuzenagaz lotutako jarduerak dira.

11 ikuskizun, 3 egunetan.

Urtero lez, Jaialdian parte hartzen daben konpainia eta kolektiboak deialdi baten bitartez aukeratuak izan dira. Danetara, 406 ikuskizun aurkeztu ziran edizino honetan eta horreetatik 10 izan dira aukeratuak. Gainera, sorrera prozesuan dagozan konpainia baten lana be Lekeition eskainiko dabe, hortaz, 11 ikuskizun izango dira jaialdian.

Informazino gehiago hemen.

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu