XIX. TolosandBlues, bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra

Bizkaie! 2023-06-29 10:15   Musikea

8 kontzertu iragarri ditu Tolosako Udalak.

Urtero legez, San Joan jaien ostean dator TolosandBlues musika jaialdia eta, ohiko moduan, hemengo zein kanpoko maila handiko talde eta musikariak batuko dira Tolosara.

8 kontzertu iragarri ditu Tolosako Udalak, blues, swing eta twist, rockabilly, rock and rolla, gospel, jazz eta danetariko estiloak.

Horrezaz gan, jaialdiaren azken egunean, masterclass bat be egongo da Kultur Etxeko areto nagusian, Tommy Castro artistearen eskutik.

Blues Morning Singers, Micky and the Buzz, Mingo Balaguer & Pablo Sanpa Blues Band, Fake Cousins, Cecilya Mestres & The Candy Kings, Shanna Waterstown, Balta Bordoy & The Bad Boys eta Tommy Castro & The Painkillers taldeek joko dabe Tolosan.

Kontzertuak eta enparauak Tolosako Trianguloan, Gipuzkoa plazan, Txurrerian, Plaza Berrian, Zerkausian eta Euskal Herria zein Lopez Mendizabal plazan izango dira.

TolosandBlues 2023 egitaraua:

- Blues Morning Singers. Bagilaren 29, 20:00etan, Triangulo plazan.

- Micky and the Buzz. Bagilaren 30, 19:30ean, Gipuzkoa plazan.

- Mingo Balaguer | Pablo Sanpa Blues Band. Bagilaren 30, 23:00etan, Txurrerian.

- Fake Cousins. Garagarrilaren 1ean, 13:00ean, Lopez Mendizabal Plazan.

- Cecilya Mestres & The Candy Kings. Garagarrilaren 1ean, 19:30ean, Plaza Berrian.

- Shanna Waterstown. Garagarrilaren 1ean, 23:00etan, Plaza Berrian.

- Balta Bordoy & The Bad Boys. Garagarrilaren 2an, 13:00ean, Zerkausian.

- Tommy Castro & The Painkillers. Garagarrilaren 2an, 20:00etan, Plaza Berrian.

- Tommy Castroren masterclass-a. Uztailak 3, 19:00etan, Kultur Etxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu