LGTBIQ+ kolektiboagaz bat eginik

Bizkaie! 2023-06-28 13:35   Pil-pilean

Bilboko Udalak bat egin dau Eusko Jaurlaritzearen manifestuagaz.

LGTBIQ+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazinoarteko Egunean, Udalak lagun egin nahi izaten deutso Bilboko LGTBIQ+ komunidadeari, 1969an AEBn New Yorkeko istiluak gogoratzen doguzalako, horreekaz batera hasi baitziran mobimentuaren aldeko aldarrikapena eta burrukea, nortasuna eta sexualidadea duintasunez biziteko eskubidearen alde.

Udalak bistaratu egin gura ditu LGTBIQ+ kolektiboa osotzen daben persona horreek guztiak, urteokaz, burrukan ibili baitira, gaur lako egun batean herritar guztiek izan deien askatasuna kalera harrotasunez urtetako, atzean itxita LGTBIQ+ kolektiboak historian zehar sufridu behar izan dituan persekuzinoa, lotsa eta umildurea.

Hori guztia dala eta, udalak herritarrei bat egitea eskatzen deutse, atondutako sensibilizazio eta aldarrikapen ekitaldiakaz, ikusazarazo gaurkoa kolektiboaren burruka eguna dala, baita dibersidadea autortutekoa be.

Beraz, bagilaren 28 honetan, udalak gizartea animau nahi dau salatu daizan ahots goraz gorrotozko diskursoak eta giza eskubideen urraketak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu