HARROladies eta HARROamplified sailak dakarz Bilbao Bizkaia Harrok

Bizkaie! 2023-06-08 13:21   Pil-pilean

Bilbao Bizkaia Harroren ortzadarra bagilaren 16tik 29ra zabalduko da.

Aurten be bagilaren 28an, LGBTI+ Harrotasunaren Egunaren inguruan, kultura eta jai-giroan egingo da aniztasun afektibo-sexuala eta genero-identidadeko aniztasuna aldarrikatzeko. Ekimena sendotuz doa Bizkaian eta 75 jardueratik gorako jarduerak izango dira, gehienak doban baina proposamen batzuetan, euren izakera eta antolaketa-beharrak dirala eta, izena emon beharko da aldez aurretik. Dagoeneko izena emon daiteke hemen.

Bilbao Bizkaia Harrok herritar guztiak animau gura ditu jarduerotan parte hartu deien (LGBTI historiari buruzko bisita gidatuak, Ur Parade, aniztasunaren aldeko itsasontzi-ibilaldia, LGBTI giza banderea, edo HARROladies, LBT emakumeentzako programazinoa, kasurako, Santurtzin atondutako LESBISITA).

Horreez gan, lehendik finkatutako proposamenak be izango dira: Arenaleko kontzertuak edo Ur Parade eta aurreko urte bietan egin barik geratu diran beste batzuk.

Bilbao Bizkaia HARRO ekimena hazi eta zabaldu egin da, bardintasunezko gizarte libre eta askotarikoaren alde jokatzen daben gizarte-eragile, erakunde eta enpresa guztiei esker. Ortzadar LGBT Alkarteak atondutako ekimena da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta BasqueTourren babesa dau, bait Mundakako, Plentziako eta Santurtziko udalena be. Aurten be, La Salve garagardao etxeak bat egin dau ekimenagaz eta, lehen aldiz, Vueling konpainiaren laguntzea be izan da. Era berean, beste laguntzaile batzuk be badira, besteak beste, Berdindu – Eusko Jaurlaritzako LGBTI aholkularitza-zerbitzua−, Metro Bilbao, EiTB, Bilboko Portua, BBK, Ertzaintzea, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Meliá eta Alzola.

Bagilaren 15, 16, 17 eta 18an, Bilbon izango dira ekitaldiak, Arenalean, Alde Zaharrean, Kale Nagusian eta Pio Baroja Plazan (Ur Parade-aren hasierea). Bagilaren 24an eta 25ean, barriz, Mundaka, Plentzia eta Santurtziren txandea izango da. Hilaren 29an, Harro Science egingo da La Salve-ren eskutik, LGBTI+ errealidadea enpresaeren ikusmoldez jorratzeko.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu