'Bide-ingeniaritzako euskal emakume aitzindariak' erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2023-06-28 10:19   Kulturea

Bide Ingenieritzako Elkargoaren egoitzan

Argazkia: Ego Ibarra Batzordea - Eibarko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Gizonezkoak betidanik nagusitu diren diziplina batean, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzan hain zuzen, emakumea nola barneratu dan azaltzen da erakusketean. Euskal emakume biren eskutik, Laura Irasuegi eta Araceli Sanchez.

Biak, gerrako umeak izan ziren, 1937ko bagilean Santurtziko portutik Leningradora bidalitato umeak. Irasuegui, Euskal Herriko lehenengo emakume kolagiatua izan zan Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Elkargoan.

Erakusketea,Valentziako Catedra Demetrio Ribes unibersidadeak, Euskal Herriko Bide, Ubide eta Portu Ingeritzako Elkargoak eta Bizkaiako Foru Aldundiak atondu dabe alkarlanean. Gaurtik aurrera, hilak 28, ordutegia goizeko 9:00etatik 14:00etara izango da alkargoak duen egoitzan, Juan Ajuriagerra 35 kalean. 

Informazino gehiago hemen.

Argazkia: Ego Ibarra Batzordea - Eibarko Udala

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu