'El puente de los perros suicidas' idazlearen zazpigarren lana da
2023-06-28 09:33 KultureaAbel Amutxategi umorezko idazle bilbotarrak garagarrilaren 3an aurkeztuko dau.
atorren astelehenean, garagarrilak 3, Abel Amutxategi idazleak (Bilbo, 1978) El puente de los perros suicidas lan barria kaleratuko dau. Bertan, John Kennedy Toole idazle iparramerikar ospetsuak New Orleanseko zabor pilo baten artean berpiztu eta munduko literaturearen jeinu bihurtu dala deskubriduko dau. Eleberrigile laudatuak bere errealidade barria ulertzen eta hil ondoren baino lortu ez eban loria literario hori gozetan saiatuko da, baina gatxa izango da personaia ikonikoagaz, Ignatius Reilly barregarriagaz ez identifiketea.
Amutxategik bere vaudeville itxurearen azpian gori-gori dagozan gaiak jorratzeko satira soziala eratzen dau: Dibertigarria serioaren kontrakoa ez dala dinoan Chestertonen esamoldeari jarraituz, dino idazleak, liburua arrakastearen esangureari buruzko hausnarketa eta egungo mundu editorialaren erradiografia bat da. Baina, horrezaz gan, bere mitoagazkin ez eze “arrakasta guztia zor deutson ama narzisista horregaz be kontuak garbitu nahi dituan gizonaren istorioa be bada”.
El puente de los perros suicidas idazle bilbotarraren zazpigarren lana da (antologia askotan sartutako ipuinak alde batera itxita) eta Pez de plata argitaletxeak kaleratuko dau bere La risa floja bildumearen barruan, izan be, Amutxategi umorezko literaturan espezializautako autorea da, helduentzat zein umeentzat. Euskeraz idatzitako Berbontzi ipuinagaz 2014an estreinau zanetik, helduentzako Jo, jo, jo (2017) eta La tienda del señor Li (2016) eleberri laburrak editau ditu gaztelaniaz eta umeentzako La increíble historia de Mara y el sol que cayó del cielo (2018) eta Cuentos a tumba abierta (2020) Middle grade bilduma (8 -12 urte inguruko irakurleentzat). Bere azken argitalpena Su muerte, gracias (2021) eleberria izan zan. Urte horretan bertan abiarazo eban Cuentos cortos para lavarse los dientes proiektua, umeei hagin-garbiketa atseginagoa egiteko pentsautako minutu biko audio-narrazinoen online bildumea. Proiektuaren erantzun bikainaren ondoren, papelean be argitaratu ziran ipuin horreek. Horren guztiaren aurretik, Amutxategi kultur kazetari be ibili zan eta comoescribirunlibro.com webgunea sortu eban, bertan idazleentzako aholkuak emon ahal izateko.
Datorren garagarrilaren 6an, eguenean, El puente de los perros suicidas kaleratu eta hiru egun aurrerago, Amutxategik berak aurkeztuko dau eleberria Bilbon (Cámara liburudendan, 20:00etan). Bere editorialak aurreratu dauenez, egilearen eleberri honek Evelyn Waugh-en farsa politikoa, P.G. Wodehouse-ren pertsonaia zentzunik bakoak edo Tom Sharpe-k Wilt-i ezarten dieutsozan komeriak gogorarazoten deuskuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!