aHUTSAK HARTUa Bilboko Arte Ederren Museoan

Bizkaie! 2023-06-28 08:17   Kulturea

Xabier Erkiziak eta Maialen Lujanbiok aurkeztu dabe proiektua aurkeztu dabe.

aHUTSAK HARTUa proiektua (hutsunea hartu eta hautsak estalia esanguren batuketea) Xabier Erkizia soinu-artisteak eta Maialen Lujanbio bertsolari eta idazleak, Bilboko Arte Ederren Museoakaz batera, geure garaikidetasunaren une oso zehatz batean sortutako proposamena: Pandemiaren ondoriozko 2020ko konfinamendu kolektiboa. Abiapuntu hori hiru urtez jorratu eben, museoaren  egoera bereziagaz bat eginez, gaur egun egiten dabizen handitze-lanakaz hain zuzen.

Salbuespen biak, beraz, egoera barriak eregin ditue, museoko espazioak aldi baterako hustutea, hain zuzen: Bisitaririk ez izatea, lehenengo kasuan, eta artelanak lekuz aldatzea, bigarrenean.

Jazoera biek sortutako soinu-paisajea azken hiru urteetan entzun eta erregistrau dabe Erkiziak eta Lujanbiok, erakundeagazko alkarrekintzearen erregistro immaterial berezia formuletako, museoa bizitoki dauen airearena eta hautsarena. Museoaren erretratu sensorialak honako honeek batzen ditu: Urratsak, presentziak, erreberberazinoak, makinen eta personen soinu-aztarna, burdinezko eskulturen grabazino bibrazionalak, fenomeno ultrasonikoak eta isiluneak, besteak beste.

30 ordu baino gehiagoko audio-grabazinoko lan bati ekinez, aHUTSAK HARTUa-k museoaren espazioagazko topaketa-esperientzia sensoriala proponiduten dau, eta haren soinu-aurearen memoria bat, hainbat formatu eta euskarritan egokitutakoa.

Erkiziak eta Lujanbiok ekintza performatibo bat egingo dabe proiektua aurkezteko, eta horren barri emongo da Bilboko Arte Ederren Museoko webgunean.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu