'Bihotzez' da 2023ko Aste Nagusiko kartela

Bizkaie! 2023-06-27 13:25   Kulturea

Bilboko Udalak herritarrei aurkeztutako sei finalisten artean, Eulogio Omaetxebarria Solaegi gernikarrak egindako Bihotzez izan da boto gehien jaso dauena eta, beraz, berau izango da 2023ko Aste Nagusia iragarriko dauen kartela. Herritarrak eta bisitariak Bilboko Aste Nagusiaz gozau eta parte hartzera konbidau gura ditu kartelak, Itziar Urtasun zinegotziak azaldu dauenez.

Boto guztien % 31,52 izan dira Solaeginen diseinuarentzat, eta sei finalista egon dirala kontuan hartuta. Kartelak, grafismo sinplea dau oinarri, Marijaiaren eskuek osotutako bihotzari eta kolore gorriari protagonismoa emonez. Herritarren botoakaz batera, epaimahai espezializadu batek be eretxia emon dau Aste Nagusiko kartela aukeratzeko prozesuan. Sei finalistak aukeratu ditu epaimahaiak, eta azken erabagian % 33ko indarra izan dau adituen eretxiak (herritarren botoek, beraz, % 66).

373 lan aurkeztu dira, aurreko edizinoan baino 34 gehiago. Horreetatik, 111 bilbotarrak izan dira, 84 Euskadiko gainerako lekukoak eta 157 Estadukoak. Hala nola, atzerritik be 21 lan jaso dira: Italia, Bolivia, Buenos Aires, Portugal, Errusia, Mexiko, Nikaragua, Ekuador, Txina, Austria eta Brasildik, hain zuzen.

Irabazleari 3.000 euro emon deutse. Ganera, Bilboko txoko guztietan ikusiko da bere kartela, 2023ko Aste Nagusia iragarten.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu