'Yayoi Kusma: 1945etik gaurdaino' Bilbon

Bizkaie! 2023-06-27 07:55   Kulturea

2023ko bagilaren 27tik urriaren 8ra.

Yayoi Kusamaren obrea bere sormen-esplorazinoek gidatu dituen gai eta galdera nagusien inguruan egituratzen da: Infinitua, Metaketea, Konektibidade erradikala, Alderdi biokosmikoa, Heriotzea eta Bizitzearen energia.

Erakusketeak batzen dituan pintura, marrazki, eskultura, instalazino eta bere happening eta performanceen artxiboko materialen bitartez aditzera emoten da Kusamak zelan heltzen deutsen bere jardun artistikoa bultzatzen daben galdera existentzialei.

1960ko hamarkadearen amaierako giro kontrakulturalean aitzindari, Kusamak arraza eta generoagaitiko diskriminazinoak salatu, gerra eta militarismoa kritikau eta hedabideen atentzinoa erakarten dau bere happening publikoakaz.

Kusamak naturearen aurrean dauen interesa mistikoa eta literala da aldi berean. Horren erakusgarri dira Kusamaren kalabazak, artisteak espiritu begetal onberatzat dituana, baita bere arimearen islatzat be, nahiz eta aldi berean natureagaz zuzenean identifiketan diran.

Oraintsu sortu dauen Nire betiereko arima (2009-2021) saileko obra alai eta koloretsuek Kusamaren asmo eta konpromisoan sakontzen dabe, hau da, bere sufrimendua arte bihurtzea gizateria osatzeko.

Guggenheim Bilbao Museoak Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino aurkeztu dau, arte garaikidean eragin handiko figurea eta XXI. mendeko ikono kultural bati eskainitako atzera begirako erakusketa handi bat. Iberdrolak babestutako erakusketeak Yayoi Kusamaren (1929, Japonia) uniberso obsesibo, berezi eta abangoardistan sartuko dau bisitaria, eboluzionetan joan dana zazpi hamarkadatan zehar eta aparteko ibilbide artistikoa osotu dauena.

Bigarren Mundu Gerran nerabezaroan egindako lehenengo marrazkiak eta azkenaldiko obra murgiltzailea, atzera begirako honek berrehun bat pintura, eskultura, performance, mobimentudun irudi, dimensino handiko instalazino eta artxiboko materiala batzen ditu.

- Kuradoreak: Doryun Chong eta Mika Yoshitake, Lucía Agirregaz lankidetzan.

- Babeslea: Iberdrola.

- Atontzailea: M+, Hong Kong, Guggenheim Bilbao Museoagaz lankidetzan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu