Landartek Nafarroako bost herritara eroango dau sorkuntza garaikidea
2023-06-26 13:44 KultureaZazpigarrenez, Ameskoa ibarrean, Berbintzanan, Gabarderalen, Jaurrietan eta Urraulgoitin atondu da
Martxan da Landarte egitasmoaren 7. edizinoaren hasierako fasea, artistak eta sortzailek hainbat kultur prozesu sortuko ditue alkarlanean. Zehazki, Aizpea de Atxa artistea Ameskoa Ibarrean izango da; Itsaso Jimenez Iribarren hezitzaile eta artista bisuala Berbintzanan; Andrea Muniain arkitektoa Gabarderalen; Oier Zuñiga aktore eta ilustratzailea Jaurrietan; eta Victor Masferrer eskultore eta artista bisuala Urraulgoitin.
Sorkuntza-prozesuok hasierako fasean dagoz orain. Artistak prospekzino-lanetan dabiz garagarrilaren amaierara arte, eta, horretarako, loturak ezarriko ditue bakotxaren herriagaz. Ondoren, proiektuak zehaztu eta jorratu ditue, urriaren 2ra arte.
Ignacio Apezteguiak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak; Lorenzo Garcíak, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendariak; eta Anne Ibañezek (Kanpoko Bulegoa kolektibokoa), proiektuaren koordinatzaile-taldeko kideak gaur goizean aurkeztu dabe Landarte programearen zazpigarren edizinoa. Programako talde teknikoa eta parte hartu daben artistak izan dira eurekaz.
Bost herrietako biztanleek proiektuen bilakaera osoan parte hartzea da Landarteren helburua, modu kolektibo eta horizontalean. Era horretara, aukerea emongo jake Nafarroako landa-komunidadeei eurek nahi daben ereduak eta praktikak (sozialak, kulturalak eta ekonomikoak) aztertzeko. Bestetik, lan artistiko guztia batuko dau Landartek material grafiko eta ikus-entzunezkoen bidez. Vianako Printzea erakundeko Ignacio Apezteguiak dinoanez, landa-eremutik sorkuntza garaikidea errazten dauen programa baten alde egitea da asmoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!