'Artxandan Gerra Zibila' bisita gidatuak

Bizkaie! 2023-06-26 12:36   Kulturea

Bisitak Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira proiektuaren barruan kokatzen dira.

Gerra Zibila Artxandan eta inguruetan bizi izandako uneak izango dira garagarrilean Bilbao Izan udal programearen barruko bisita gidatuen ardatza. Ibilaldiak, Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira izenburupean, garagarrileko 4tik 30era egingo dira.

Ibilbideak oinez egingo dira, doban izango dira eta beharrezkoa izango da bilbaokultura.eus webgunean izena emotea. Parte hartzeko ezinbestekoa da erregistretetea eta ordu eta erdiko iraupena aurreikusten da.

Erreserbak gaurtik, bagilaren 26tik, 8:00etatik aurrera egiteko aukerea dago. Programearen bisiten topagunea, Funikular Plazan izango da (beheko geltokian).

Ibilbide horreek ondoko ordutegietan dagoz programauta:

- Gaztelaniaz:

    - Martitzenetan: 18:00etan.

    - Eguazten eta eguenetan: 11:00etan eta 18:00etan.

    - Barikutan: 11:00etan.

    - Zapatutan: 10:30ean eta 12:30ean.

    - Domeketan: 12:00etan.

- Euskerazko bisitak eguen arratsaldetan izango dira, 18:00etan.

Euskerazko taldeen kasuan, parte-hartzaileen artean adostuko dira eskatutako eguna eta ordua. Horretarako, eskaerea bialdu beharko da posta elektronikoz cultura@bilbao.eus helbidera.

Informazino gehiago hemen,

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu