Aitor Etxebarriazagarrak irabazi dau III. Argi Baltza Sariketea

Bizkaie! 2023-06-26 07:50   Bertsolaritzea

Muxikako Urretxindorra Eskolako oholtzan izan da.

Sei bertsolarik kantau dabe Muxikako Urretxindorra Eskolako oholtzan, III. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketako finalean. Aurreko hiru kanporaketetako onenak egon dira, eta Gernikara joan da txapela, Aitor Etxebarriazarragak irabazi dauelako.

Danen arteko ariketak amaitu eta gero, epaileek erabagi dabe puntuazinorik altuena Aitor Etxebarriazagarrari eta Maialen Akizuri emotea. Buruz burukoa jokatu dabe honeek biek, eta Gernikarra nagusitu da. Honeez gan, Aissa Intxausti, Ibai Amillategi, Oihana Arana eta Lurdes Ondarok be, parte hartu dabe.

Beraz, Etxebarriazagarra nagusita da 346 puntugaz. Bigarren Maialen Akizu izan da, 343,5 puntugaz. Hirugarren Lurdes Ondaro izan da (244), laugarren Ibai Amillategi (239,5), bosgarren Arana (239) eta seigarren Intxausti (231).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu