Aingeru Gorrotxategi eta Ane Martinez martxan

Bizkaie! 2023-06-26 07:52   Musikea

10 urteko etenaldiaren ondoren, Aingeru Gorrotxategi musikariak bakarkako proiektuari ekin deutso.

Ane Martinez (Anita Parker) eta Aingeru Gorrotxategik (Lur Barnea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Aingeru Gorrotxategik (Lur Barnea) eta Ane Martínezek (Anita Parker) bikote lehergarria sortu eta Uda bada single barria aurkeztu deuskue, danok dantzan jarteko aproposa. Ane eta Aingeru lankideak izan ziran orain hamar bat urte Bilboko Xirula-Mirula musika eskolan eta bakotxak bere ibilbide personal eta musikala egin badau be, abesti hau egiteko batu dira. Pasinoz eta dedikazinoz landutako abesti hau musikazale danakaz konpartidu nahi izan dabe. Uda erritmoz eta freskotasunez dator! da abesti hau zehazteko esaldia. Doinu kutsakorrak, erritmo jantzagarriak eta udako egun eguzkitsuak eta gau luzeak gogorarazoten dituen letrakaz, seguru gagoz Uda Bada udako ereserki bihurtu daitekeela Euskal Herrian.

Azken urteetan Aingeru Gorrotxategi Euskal Herriko historia eta mitologian oinarritutako Lur Barnea alboka-rock proiektuan ibili da buru-belarri. Halan da be, Gorrotxategiren eretxiz, baneban gogoa barriro be nire bakarkako proiektuari ekiteko, barruko eta inguruko istorioak islatzeko.

Bestalde, Ane Martinez abeslaria Anita Parker musika taldean dabil, beste proiektu batzuen artean baina gustora batu da Gorrotxategiren ekimenera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu