2023-2024 ikasturterako XiLaBa bertso eskoletan izena emoteko epea zabalik da

Bizkaie! 2023-06-23 12:16   Bertsolaritzea

Bagilaren 26tik irailaren 17ra, emon izena hemen.

Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako bertso eskoletako izena emoteko epeaa zabalik dago. Danetara, 38 bertso eskola eskainiko dira eta irailaren 18an hasiko dabe ikasturtea.

Gitxienez 4 lagunek emon beharko dabe izena talde bat osotzeko.

Ondokoak dira 2023/2024 ikasturterako zehaztutako prezioak:

- Arrunta: 85€ (Ikasturte osoa).

- Familia bereko kide bi: 150€ (Ikasturte osoa).

- Familia bereko hiru kide: 220€.

Izena emoteagaz lotutako kontuetarako, komunikazino bide bi jarri ditu martxan Bertsularien Lagunak Elkarteak:

Telefonoz: 0767098878

Emailez: bertsolaritzairakasleak@gmail.com

Bertso eskolak irailaren 18ko astean hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu