Getxophoto gozetako azken egunak
2023-06-23 11:35 KultureaBagilaren 25an, domekan, amaituko da GetxoPhoto Nazinoarteko Irudi Jaialdia.
Astebeburua baino ez da geratzen edizino honetako 24 instalazino eta erakusketaz gozetako. Norberaren kabuz edo bisita gidatuetan ikusi ahalko dira irudiak.
Ez ahaztu hainbat modutara gozetako aukerea egongo dala, nahiz eta Getxotik urrun izan. Edizino honetan, Raül Refree musikari, konposatzaile eta produktoreak Jaialdiaren gaia beste begirada batetik ikusteko aukerea emoten dau Spotify plataforman dagoan soinu-bandearen bitartez.
Gainera, nahi dan momentutan, Andrea Savallek, Girls From Today fanzine eta komunidade digitalaren editoreak, Filmin plataformako GetxoPhoto kanalean jasotako filmen aukeraketea ikusi ahalko da.
Astebete besterik ez da falta Gwendolyneko 8 edalontzi-azpikoen bildumea lortzeko, argazki zaharrakaz hornidutakoa, herriko jenteak deialdi zabal baten bidez jasoak. Algortako 8 tabernetan dagoz eta jateko-edateko bakotxeko bat emongo dira doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!