Big Mamak Montse Markina-Xemeinen izango da garagarrilaren 22an
2023-06-22 08:58 MusikeaV. Markina-Xemeingo Jazz Jaialdia, garagarrilaren 20, 21 eta 22an.
Aurten, 3 egun, 4 talde eta 5. edizinoa izango ditu jaialdiak eta egitarau indartsua atondu dabe. Lea Artibaiko jazz jaialdi bakarra dan honek erantzun bikaina izan dau orain arteko 4 edizinoetan eta aurten be holan izatea espero dogu.
Parte hartuko duten taldeen kalidadeaz gan, azpimarratu nahi geunke A Contra Blues, Big Mama Montse eta Los Saxos del Averno taldeek aurtengo udan Euskal Herrian emongo daben kontzertu bakarraMarkina-Xemeingo jaialdikoa izango dala.
Kontzertu guztiak Uhagon kulturguneko terrazan izango dira. Euria egiten badau, eguen eta barikukoak Uhagon kulturgunean barruan izango dira eta zapatukoak, plazabarripean (frontoi txikiaren ondoan). 19:30etan hasiko dira denak eta doban izango dira.
Egitaraua
Hilak 20, eguenean 19:30ean, A Contra Blues
Boskote kataluniarrak zabalduko dau aialdia. Europako rock-blues talde garrantzitsuenen artean lekua egin dau boskote honek. Horren erakusle dira irabazi dituen hainbat sari, European Blues Challenge ospetsua 2014an, adibidez, Estaduko zein nazinoarteko eszenatokietan zehar 15 urteko etenik bako ibilbidea eta publikau dituen 7 disko. Zuzeneko benetan indartsua eskaintzen dabe.
Taldearen 15. urteurrena ospatzeko biran dabiz eta Markina-Xemeingoa izango da bira horren barruan Euskal Herrian uda honetan emongo daben kontzertu bakarra.
Taldekideak: Alberto Noel Calvillo – Gitarra elektrikoa eta koroak; Héctor Martín – Gitarra elektrikoa eta koroak; Joan Vigo – Kontrabaxua eta baxua; Víctor López – Bateria; eta Jonathan Herrero – Ahotsa eta gitarrea.
21 barikua 19:30ean, Irati Bilbao Quartet
Irati Bilbao abeslari bizkaitarraren lehen proiektu personala dogu hau, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxean kide izandako lau musikarigaz batera sortutakoa.
Jazzaren oinarri tradizionala ardatz, musika honen proposamen garaikideetara hurreratzen dan proiektua da, zenbaitetan pop edo beste musika estilo batzuekaz loturak ezarriz.
Konposaketa eta moldaketa personalez josia dago euren lehen diskoa, Begin (Errabal - 2020)
Taldekideak: Irati bilbao (Ahotsa, berbak eta musikea); Mikel Nuñez (pianoa); Jon Carranza (baxua); eta Aitor Bravo (Bateria).
22 zapatua, 19:30 (talde bi)
- 19:30ean, Big Mama Montse 35 years Captain’s Brotherhood
2023an, 35 urte (errez esaten da) beteten ditu oholtza gainean Big Mamak Montsek, MontserratPratdesaba. Estadu mailako blues eszenan erreferente nagusietako bat da bera. Urteurrena ospatzeko kontzertu berezi batzuk atondu ditu, batez be abesti propioak, errepertorio berezia eta Hernan Fridman eta Lorenzo Epinozzi (Captain’s Brotherhood) musikarien laguntzinoa.
- 21:00etan, Los Saxos del Averno
Seikote benetan berezi, indartsu eta alaia, kalidade eta ibilibide handiko musikariz osotua. 3 saxo, teklatua, gitarra, baxua eta ahotsa.
60. hamarkadako rithm & blues erritmoak oinarrian hartuta euren doinuakaz jantzarako giroa sortzen dabe. Musika ona eta dibersinoa, parra-parra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!