Gasteizko 46. Jazz Jaialdiak kalidadearen alde egin dau
2023-06-21 13:08 MusikeaGaragarrilaren 1etik aurrera, 50 emanaldi baino gehiago izango dira, gehienak doban.
Astebetez, jazza uriko txoko guztietan izango da. Danetara, 50 kontzertu baino gehiago iragarri ditue eta garagarrilaren 1ean hasiko dira, zapatuan. Jazza Parkean izenpean, Prado parkeak etenik bako hamabi orduko musika saioak hartuko ditu eta The Skatalites jamaikar talde mitikoak emongo deutso amaierea.
Agertoki horretan aurkeztuko da HerriJazz Ibiltariaren lehenengo edizinoa, SGAE Fundazinoaren ekimena, SGAE Euskadiren Lurralde Kontseiluaren bitartez, jazz-talde barriei bultzadea emotea eta Euskadiko eta Nafarroako hainbat herritan zabaltzea helburu dauena. Jazza Parkean programearen barruan, aurreikusitako 5 kontzertuetako lehenengoa egingo da. Garagarrilaren 1eko 18:00etan Eira & Band boskoteak joko dau, Musikeneko ikasleakaz eta Eider Elorzak gidatuta.
Jazz Up Jazzteiz eta Gasteiz On alkarteakaz alkarlanean atondutako beste ekimen bat da, tokiko musikarien kontzertuakaz Gasteizko plaza eta leku askotan. Astelehenetik barikura, hilak 3, 13:30ean eta 19:30ean, Memoria plazan, Andre Maria Zurian, Mendizorrotzako ugerlekuetan, Edder, Joyful Gospel eta Arimagazz taldeakaz.
Garagarrilaren 2an, domekan, Zurbanon, Otazuko Oinetxean, Javier Garayalde, Luis Gimenez eta Marcelo Escrich hirukotearen kontzertua izango da Jazz zikloaren barruan. Jazza kalean Hip Horns Brass Collective taldeak egingo dau, eskarmentu handiko jazz musikarien hiru belaunaldik osotutako talde kataluniarrak.
Gauerdiko Jazza, Gasteizko Silken Hoteleko jam session tradizionalakaz, eguaztenetik zapaturako gauerdian hasiko da, Aaron Diehl Trio pianista gazte eta birtuosoak zuzenduta. Gainera, Vitoria-Gasteizko sei klubek jazzez gainezka egingo dauen astebeteko dobako eskaintzea eskainiko dabe.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!