Kanporaketak jokatuta, finala baino ez da falta

Bizkaie! 2023-06-21 12:44   Bertsolaritzea

Finala hilaren 25an izango da, arratsaleko 18:00etan, Muxikan.

Jon Lopategi omentzeko eta gazteei plazertan kantetako aukerea emoteko asmoz, Lilibertso taldeak atondutako sariketan (hiru finalaurreko eta finala), Gautegiz-Arteagan, Aitor Etxebarriazarraga izan zan irabazlea, Mendatako finalaurrekoa Ane Zuazubiskarrek irabazi eban eta hirugarrena eta, azkena, Ajangizen, Maialen Akizurenek.

Muxikako Urretxindorra Herri Eskolan jokatutako dan finalean, bagilaren 25an, arratsaldeko 18:00etan, final aurrekoetako irabazle bi izango dira eta puntuazinoz sailkatutako laurek kantauko dabe. Izan be, Ane Zuazubiskar eta Josu Sanjurjo finalerako sailkapena eskuratu arren, arazo personalen ondorioz, ezingo dira finalean egon.  

Hortaz, hiru kanporaketak jokatuta, finalean kantauko dauen seikoteko izenak erabagita dagoz: Aitor Etxebarrizarraga, Ibai Amillategi, Aissa Intxausti, Lurdes Ondaro, Oihana Arana eta Maialen Akizu.

 

 

 

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu