Euskadiko 25 baserrik ateak zabalduko ditue
2023-06-21 12:02 Jan edanakGaragarrilaren 7an eta 8an, Ongi Etorri Baserrira ekimena atondu dabe.
Bisitariek aukerea izango dabe betiko baserria bisitau egurrez egindako bizikletak zelan egiten diran ikusi, baserri mundua eta uriaren arteko zubigintza lanak egin eta egun ederra pasetako.
Orain 9 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabagi eban, produktore eta konsumitzaileen arteko hartu-emonak sendotu guran.
Beste alde batetik, bertako elikagaien konsumoa sustatzeko, Eusko Jaurlaritzeak Haziren bitartez, talde bakotxean, elikagai otarrea zozketatuko da.
Aurten, Ongi Etorri Baserrira ekimenari esker, gure jakien jatorria eta beren ingurune naturala ezagutuko doguz, mahaian probetan ditugun elikagaiak produziduten dituen baserritarrak ezagutzeko aukera ezin hobea eskainiz.
Garagarrilaren 7an eta 8an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 25 baserritarrek euren baserrietako ateak zabalduko ditue, ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emoteko.
Aitatu kimena, atontzailea dan sindikatuaren eretxiz, bertoko elikagaien aldeko jarrerea da gurea, landaguneari balorea emoteko, barrualdeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta zelan ez, geure herrietako gastronomiaz gozetako.
Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak:
Garagarrilak 7:
Antzuola (7): Lamariano Azpikoa Ama-Txo gaztandegia.
Amezketa: Zuzitza (txarriak eta behi pirenaikoak).
Asteasu: Bulano (esne-behiak).
Azpeitia: Premi-Etxeberri (larre-behiak, ardiak eta gaztaia).
Beizama (7): Oiarbi-Saletxe (behi limusinak eta txarriak).
Elgoibar: Mausitxa (ardiak, gaztaia eta larre behiak).
Getaria: Giez Berri (eztia).
Igorre: Urkitze (esne-behiak, okelerako behiak eta landa oiloak). Umeentzako tailerra: Nirea.
Urnieta (7): Onddoak Otazu (shitake perretxikoak).
Zerain: Ariztizabal (basoa) - Txirbil (egurrezko bizikletak).
Zerain-Idiazabal: Olabide (ardiak) eta Ondramuño baserria (Aranburu gaztandegia).
Garagarrilak 8
Antzuola (8): Lamariano Azpikoa Ama-Txo gaztandegia (ardia eta gaztai sorta zabala).
Aralar: Beltzulegi Segurola artzain familiaren txabolara joango gara, bere bizimodua eta gaztaigintzea ezagutzeko. Oinez ordu biko igoerea da eta beste hainbeste beherantza.
Mendirako erropak eta oinetakoak eroan eta ogitartekoa eta edaria. Bereziki, jente helduentzat.
Aretxabaleta: Areantza Etxebarri (esne behiak eta jezteko errobota).
Beizama (8): Urkizahar (mahastiak eta txakolin ekologikoa).
Donostia: Pokopandegi (esne-behiak eta Goenaga yogurra).
Errezil: Basabe Barrena (sagastiak eta baserriko ogia). Umeentzako tailerra: Nirea
Kortezubi: Olosaba (okelerako behiak - salmenta zuzena).
Loiu: Abaroa (erlezaintzea eta eztia ontziratzea).
Oinati: Gomiztegi (ardiak eta gaztaia).
Ordizia: Arramendi (esne-behiak eta ardiak).
Urnieta (8): Adarrazpi (ardiak, gaztaia eta mamia); Eula (sagastiak eta sagardaotegia). Bazkaria kontratau daiteke bertakoakaz aurrez berba eginda.
Zarautz: Baso Beltz (barazkigintzea).
Zumaia: Xarrondo Behekoa (esne-behiak, esnea ontziratua eta jogurra).
- Kolore Horiz markautako taldeak, euskeraz izango dira.
Bisiten Ordutegia: 11:00 – 14:00
Baserri eta ibilbideen gaineko informazinoa eta izena emoteko: www.ongietorribaserrira.eus
Azken eguna garagarrilak 4.
Izena emotea doban
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!