Maialen Akizurentzat Argi Baltza Sariketako azken kanporaketea

Bizkaie! 2023-06-20 07:55   Bertsolaritzea

Finala hilaren 26an izango da, Muxikan.

Argazkia: Lilibertso. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi gernikarrak, Aissa Intxausti lekeitiarrak, Lurdes Ondaro munitibartarrak, Oihana Aranak eta Maialen Akizuk kantauko dabe Argi Baltza Sariketako finalean. Domekan, arratsaldeko 18:00etan, Muxikako Urretxindorra Eskolan izango da. Ane Zuazubiskar eta Josu Sanjurjo finalerako sailkapena eskuratu arren, arazo personalen ondorioz, ezingo dira finalean egon. Beraz, Amillategik eta Ondarok hartu dabe euren lekua.   

Hiru kanporaketa izan ditu Lilibertsok atondutako III. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketeak, eta hortik sei bertsolari pasau dira Muxikako finalera. Horretako bat da Maialen Akizu, hirugarren kanporaketako irabazlea. Ajangizeko Kultur Etxean jokatu da eta saioa estu joan dan arren, puntuazioak emoteko orduan nabarmendu da Akizu, 210,5 puntu batu baititu.  

Bigarren Josu Sanjurjo izan da, 192,5 puntugaz. Hirugarren Ibai Amillategi izan da (188,5), laugarren Lurdes Ondaro (185), bosgarren Agirre (165,5) eta seigarren Diaz (159,5).

Domekan, giro ederra, bertsolari bikainak eta bertso dotoreak ziurtatuta dagoz.

Argazkia: Lilibertso.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu