Aurrera Fest! Jaialdian izena emoteko epea dagoeneko zabalik

Bizkaie! 2023-06-20 11:27   Kulturea

Bertoko kultur sortzaileei euren lana erakusteko erraztasunak emongo deutsez egitasmoak.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dauen egitasmo horren asmoa da bertoko kultur sortzaileei euren lanak erakusteko agertoki handi bat eta baldintza aproposak eskaintzea. Euskalduna Jauregiko aretoan egongo da oholtzea.

Aurrera Fest! Aste Nagusiko egunetara eroatea erabagi dabe; Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, programazinoa ahalik eta gehien nabarmentzea da asmoa. Izena emoteko epea dagoeneko zabalik dago eta hautagai guztiek muntaiari buruzko datuak bialdu behar ditue garagarrilaren 30eko 12:00ak baino lehen, events@euskalduna.eus helbide elektronikoan. Aukeratutako proposamenak jasoten dituen kartela garagarrilaren 21ean jakinarazoko da.

Aurrera Fest! abuztuaren 18tik irailaren 10era egingo da, biak gogoan hartuko dira, 2023ko Aste Nagusiagaz bat eginez.

Jaialdiaren oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu